Fusio nuklearra

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB

22. Fusio nuklearra
-Definizioa: Prozesu atomikoa da. Bi nukleo nukleo arin elkartzen dira beste nukleo bat osatzeko. Honekin energia handia igortzen da.



-Aktibatze-energia: Fusio nuklearrean nukleoak hurbiltzean energia handia behar da haien arteko aldarapen elektrikoak gainditzeko. Energia handi hau aktibatze-energia da. Erreakzioan energia handia askatzen da. Erreakzioa ondo kontrolatzen bada energia iturri bezala balioko du. Baina kontrolatzen ez bada leherketa gertatuko da, hidrogeno-bomba.



-Prozesu ez-kontrolatuak: Bi daude:
 -Fusio nuklearra izarretan gertatzen da izarren distira sortuz. Hidrogenozko atomoen isotopoak elkartuz helioa lortzen da eta energia asko askatzen da. Adibidez, erreakzio hau eguzkian 15 milioi gradutan gertatzen da, ordea, Lurrean 150 milioi graduetan gertatu beharko litzateke.
 -Fusio nuklearra bonba atomikoetan erabili da. Erreakzioa hasteko tenperatua oso altua behar da eta horretarako fisio-erreakzio bat egiten da.

-Prozesu kontrolatua: Esperimentatzen ari dira fusio nuklearrarekin elektrizitatea lortzeko. Energia iturri bat izateko zailtasunak daude: Oso tenperatura altuak behar dira erreakzio hau egiteko eta honek energia handia gastatzen du. Proiektu bat egiten ari dira erreakzio hau ondo kontrolatzeko, ITER. Ez ditu sortzen hondakin erradiaktibo arriskutsuak.

-Masa-galera eta energia: Fusio erreakzioetan askatzen den energia erreakzio hauetan gertatzen den masa galeraren ondorioa da. Hasierako masa txikiagoa izango da amaierako masa erreaktiboekin konparatuz. Galdutako masa hori energia bihurtuko da eta Einsteni esker kalkulatu dezakegu:

Entradas relacionadas: