Gaitasun Handiko Ikasleentzako Hezkuntza Erantzuna

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB

Gaitasun handiko umeentzako hezkuntza-erantzuna

Helburuak

  • Gaitasunak eta trebetasunak garatzeko aukerak eta erraztasunak eskaini.
  • Motibazioa sustatu eta indartu, aspertze-egoerak saihestuz.
  • Ikasleen interesekin lotutako ikasketa aberasgarriak bultzatu.
  • Testuinguru atsegina sustatu, lan egiteaz gain, gozatzeko eta ondo pasatzeko gunea izan dadin.
  • Hezkuntza-erantzun iraunkorrak planteatu: metodologikoak, antolakuntzazkoak eta kurrikularrak.
  • Ikaskuntza sakonak sustatu, ikuspuntu kritikoa, praktikoa eta etikoa bultzatuz.
  • Garapen-prozesuan familiaren inplikazioa erraztu.

Hezkuntza-estrategiak

1. Hezkuntza-neurri orokorrak

Ikasle guztiei zuzendutako oinarrizko esku-hartzeak dira.

2. Hezkuntza-neurri zehatzak

  • Eskolatze-aldia malgutzea edo bizkortzea: Eskolatuta dagoen ikasturteko helburuak beteta dituenean aplikatzen da.
  • Curriculuma zabaltzeko egokitzapena: Arlo jakin batzuetan duen errendimendua apartekoa denean hartzen den neurria da.
  • Curriculuma aberastu: Irakaskuntza pertsonalizatzean datza, programa ikasle bakoitzaren ezaugarrietara moldatuz.

Hezkuntza-eredu indibidualak

  • Hezkuntzaren indibidualizazioa: Ikasketa-prozesua irakasleak kudeatzeko tresna da; erritmoa, gaiak, materialak, ekintzak eta esperientzien sakontasuna ikasle bakoitzari egokitzen zaizkio. Moldaketa hauek aurretiaz egindako ebaluazio batean oinarrituko dira.
  • Curriculumaren egokitzapena: Zeregin konplexua da. Irakaslearen rola funtsezkoa bada ere, erakundeen oniritzia behar da; ikastetxeak programa-dokumentuetan baieztatu behar du eta irakasle-talde osoak parte hartu behar du garapenean eta aplikazioan.
  • Irakasleentzako orientazioak: Detekzio-prozesua arindu eta lehendik dakitena behin eta berriz errepikatzea saihestu. Ikasleen interesetan zentratzen dena sustatu eta denboraren erabilera malgutu. Helburuak haiek pentsatzea eta autoebaluazioa bultzatu.

Gaitasunetan oinarritutako eredua

Adimen anizkoitzen eredua (Gardner, 1984)

  • Adimena elementu bakar eta estatiko gisa hartzen duten ikuspegiak baztertzen ditu.
  • Bi faktore berritzaile sortzen ditu: pertsona barruko eta pertsona arteko adimena, eta kulturarekin zein ingurunearekin lotutako adimen-garapenak. Adimena bizitzako gorabeheren eta kulturaren arabera aldatzen den ahalmena da.
  • "Beste adimen batzuk" sartzeko aukera hausnartzen ari da:
    • Adimen Existentziala: Gizakiak heriotzaren, bizitzaren zentzuaren edo kosmoseko lekuaren inguruan dituen zalantzak argitzen saiatzen dena.
    • Adimen Pedagogikoa: Ezagutzak edo trebetasunak irakasteko gaitasunarekin lotua.

Entradas relacionadas: