Gaitasun Soziolinguistikoa: Hizkuntza eta Testuinguru Soziala

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Gaitasun Soziolinguistikoa (GS)

Gaitasun Soziolinguistikoa (GS) hizkuntza baten erabileraren alderdi sozialak eta testuinguru kulturala menderatzeko beharrezkoak diren ezaugarriak eta trebetasunak biltzen dituen gaitasuna da. Hizkuntzaren egokitzapena eta ulermena funtsezkoak dira hainbat testuingurutan:

  • Erregistroa eta estiloa: Hizkuntzaren erabilera egoerara egokitzea azpimarratzen da (adibidez, formala edo informala).
  • Kultura-testuingurua: Hizkuntzaren erabilerarekin batera, eguneroko arauak barne hartzen dituen kultura-testuingurua ulertzea ezinbestekoa da.

Hezkuntzan duen eragina

GS-k hezkuntza-prozesuan eragin zuzena du:

  1. Irakaskuntza-diskurtsoaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzen du.
  2. Elkarrizketetan parte-hartzea sustatzen du.
  3. Komunikaziorako arauak eta estrategiak erabiltzen irakasten du.
  4. Kooperazio-arauak eta errespetua sustatzen ditu.

Ikasleentzako zereginak

  • Eskolako gizarte-arauak ikasi eta praktikan jartzea.
  • Arau sozialak barneratzea.
  • Kulturarteko komunikazioa bultzatzea.
  • Elkarrizketa eta gatazken negoziazioa lantzea.

Ikaskuntza-prozesuaren erraztea

  • Edukien transmisioa hobetzea.
  • Autoestimua eta parte-hartzea sustatzea.
  • Ideiak eskuratzeko erraztasuna ematea.
  • Pentsamendu kritikoa bultzatzea.

Hizkuntzaren Aldakortasuna

Hizkuntzaren aldakortasuna bi mailatan azter daiteke: diakronikoa eta sinkronikoa.

Aldakortasunaren faktoreak

  • Sozialak: Adina, generoa, gizarte-klasea.
  • Geografikoak: Dialektoak eta azpidialektoak.
  • Pragmatikoak: Egoera formala edo informala.
  • Kulturalak: Soziolektoa eta komunitatearen hizkera.

Gaitasun Komunikatiboa (GK)

Gaitasun Komunikatiboa (GK) hizkuntza modu egokian eta eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna da. Hainbat azpigaitasunetan banatzen da:

  • Gaitasun Linguistikoa (GL): Hizkuntzaren osagai formalak (gramatika, lexikoa) erabiltzeko eta ulertzeko gaitasuna.
  • Gaitasun Soziolinguistikoa (GS): Hizkuntzaren kode sozial eta kulturalei erreparatzeko trebetasuna (tonua, erregistroa).
  • Gaitasun Diskurtsiboa (DG): Testuak egituratzeko eta kohesioa zein koherentzia bermatzeko gaitasuna.
  • Gaitasun Estrategikoa (GE): Komunikazio-zailtasunak gainditzeko gaitasuna.

Irakaslearen rola

Irakaslearentzat komunikazioa lan-tresna nagusia da. Hezkuntzako diskurtsoak bi funtzio ditu: sozializatzea eta ezagutzak partekatzea. Ahozko komunikazioa ebaluatzeko errubrikak eta proposamen didaktikoak erabiltzea gomendatzen da.

Entradas relacionadas: