Galdu arte laburpena

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

1-Zein da nik pentsatutako pentsamenduaren eta alokatutako pentsamenduaren arteko desberdintasuna?

Oso desberdintasun handia dago nik izandako pentsamendu bat edukitzean edo beste pertsona baten pentsamendua alokatzean. Pertsona bakoitzak bere kabuz pentsatzeak, nor bere buruari galderak egiten dizkiogula da eta gure berezko ikerketa egitea, besteen ideiak kritikan jartzen; esaten dutenez ez dugu pentsatzen gure kabuz ikerketa bat egiten hasi arte. Pentsatzeak eta bakoitzak bere buruari galdetzeak, jaio garenetik ezarrita dauden gauzak edo legeak dudan jartzera eramaten gaitu. Besteen pentsamenduak alokatzea ordea, gauza oso desberdin bat da, betidanik edo gutxienez jaio garenetik erakutzi dizkigute gauzak diren modukoak direla, hau da, gauzak dudan ez jartzea eta horrek esaten dutena sinistea eta onartzea. Argi izan behar dugu bakoitzaren pentsamendua eta beste baten pentsamendu alokatzea kontzeptu oso desberdinak direla.
2- ¿En qué sentido nos hace la muerte realmente humanos?
Bizitza momentuaren batean bukatu egiten da eta horrek eragin handia gu gure mundua ikusi eta ulertzeko eran, hau da, bizitza honetan dena hasi eta bukatu egiten da. Geroz eta helduagoak izateaz gain, gizaki egiten gaitu, hau da, jaio garenetik heldua izan arte gure ezagutzak asko handitu direlako. Denbora oso ondo aprobetxatu behar da, bestela bizitza galtzen dugu. 
6-¿Por qué puede la muerte despertarnos a un pensamiento que se centrará después sobre la vida?
Heriotza aipatzean pertsona asko oso urduri jartzen dira edo beldurtu egiten dira, aldiz, beste batzuk lasai asko hitz egiten dute hori buruz. Seguruenik noizbehinka galdetu edo pentsatu izan dugu zer egongo den bizitza hau bukatzerakoan...Askok beldurra izaten dute honelako galderak egiten dituztenean; Bizi honetan lortutako guztia galdu dut?, Nire lagun eta familia ez dut berriro ikusiko?...Heriotzak bizitzari buruz pentsatzera eramaten gaitu, horregatik bizitzan benetan garrantzitsuak diren objetuak/ekintzak/gauzak kontuan hartzera eramaten gaitu. Horregatik heriotza instrumentu on bat bezala erabili behar da aldi berean.

Entradas relacionadas: