Garapen kognitiboa garapen afektiboa

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Europako ikuspegitik

CEFRren helburua Europan hizkuntza gaitasuna deskribatzeko eta konparatzeko irizpideak bateratzea da. Lorpen handiena maila sistema bateratua sortzea da izan da (A1–C2). Sistema horrek herrialdeen arteko mugikortasuna errazten du.

Bere indarguneetako bat izaera deskriptiboa da. Ez du irakasteko modua inposatzen. Ikaskuntzari eta ebaluazioari buruz hausnartzeko oinarri bat eskaintzen du. Ekintzan oinarritutako ikuspegia du. Gainera, komunikazio gaitasun osoa kontuan hartzen du, ez bakarrik gramatika.

Hala ere, praktikan askotan maila eskala soil batera murriztu da eta batzuetan administrazio tresna bihurtu da. Gainera, maila altuenak etapa guztietan aplikatzea ez da beti egokia. Maila altuek heldutasun linguistiko eta kognitibo handia eskatzen dute. Lehen Hezkuntzan garapen hori oraindik prozesuan dago.

Batzuetan deskribatzaileak orokorregiak dira. Mailen arteko progresioa ez da beti errealitatearekin bat etortzen.

Nire ustez, CEFR hobetu daiteke. Mailak etapa bakoitzera argiago egokitu behar dira. Deskribatzaile zehatzagoak garatu behar dira. Tresna pedagogiko gisa gehiago erabili behar da, ez bakarrik ziurtagiri sistema gisa.

Eusko Jaurlaritzaren ikuspegitik

Euskadin CEFRk eragin handia izan du. Euskara Europako estandarretara egokitu du. Horrek nazioarteko aitortza handiagoa eman dio. Mailak normalizatzen eta bateratzen lagundu du. Gardentasuna eman du hezkuntzan eta lan munduan.

Gainera, euskarazko egokitzapenek eta materialek euskal hezkuntza errealitatean integratzea ahalbidetu dute, curriculumaren koherentzia eta ebaluazio irizpideak hobetuz.

Hala ere, euskara hizkuntza gutxitua da. Bere errealitate soziolinguistikoa berezia da. CEFRk ez ditu beti dinamika horiek guztiz kontuan hartzen. Batzuetan ziurtagiriari garrantzi handiagoa ematen zaio erabilera errealari baino. Gainera, maila ofizialak ez du beti benetako erabilera islatzen.

Maila altuen aplikazioa ez da beti egokia Lehen Hezkuntzan. Garapen linguistikoa eta kognitiboa oraindik prozesuan dago. Horregatik, helburuak eta deskribatzaileak etapa bakoitzera egokitu behar dira. Euskara modu eraginkorrean erabiltzea lehenetsi behar da.

Ondorioz, CEFR positiboa izan da euskararentzat. Baina modu malguan eta testuingurura egokituta aplikatu behar da.

Entradas relacionadas: