Genetikaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Giza Genoma
Clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,83 KB
Genetikaren oinarrizko kontzeptuak
- Genetika: Geneak eta euren transmisioa ikasten dituen zientzia.
- Karaktere: Edozein aspekturen edo portaeraren ezaugarria (adibidez: ilearen kolorea, begien forma, azkartasuna…).
- Gene: Karaktere jakin baterako informazio genetikoa duen DNA zatia. Geneak kromosometan lerrokatuta daude.
- Loci: Kromosoma batean gene bakoitza dagoen lekua.
- Kromosoma: DNA eta proteinen nahastea.
- Kromosoma homologoak: Karaktere berdinak erregulatzen dituzten kromosomak (bata amarena eta bestea aitarena).
- Genoma: Espezie baten gene guztien multzoa.
- Genotipo: Organismo baten geneen multzoa.
- Fenotipo: Ikusgai diren ezaugarrien multzoa; genotipoaren adierazpena da, giroaren araberakoa (fenotipoa = genotipoa + giroa).
- Mutazioak: DNA baseen sekuentzian gertatzen diren akatsak, proteinetan aldaketak sortzen dituztenak.
- Alelo: Karaktere bat erregulatzen duten gene desberdinak. Espezie diploideetan beti bi agertzen dira, kromosoma homologoetan:
- Alelo dominantea: Adierazten den informazioa daramana. Letra larriz adierazten da.
- Alelo errezesiboa: Adierazten ez den informazioa daramana. Bakarrik agertzen da dominantea ez dagoenean. Letra xehez adierazten da.
- Alelo kodominanteak: Bi alelo ezberdinen ezaugarriak aldi berean ematen dira. Agertzen den ezaugarria bi aleloren ezaugarrien artekoa da.
- Indibiduo homozigotikoa: Karaktere batentzat bi alelo berdin dituena.
- Indibiduo heterozigotikoa: Karaktere batentzat bi alelo ezberdin dituena.
- Sexuarekin lotutako herentzia: Sexu-kromosometan dauden geneei dagokiena.
- Diploide: Kromosoma bakoitzeko bi alelo dituen zelula edo indibiduoa.
- Haploide: Kromosoma guztiak ezberdinak dituen zelula edo indibiduoa.
9.1. Giza genoma
Giza espeziearen zeluletan 46 kromosoma daude: 44 autosoma eta 2 sexu-kromosoma. 46 kromosoma horien multzoari giza genoma esaten zaio.
1. Azido nukleikoak
Azido nukleikoak nukleotidoen polimeroak dira eta C, H, O, N eta P elementuez osatuta daude.
RNA
- Azukrea: erribosa.
- Baseak: adenina, guanina, zitosina eta uraziloa.
- Kate bakarra du.
- Hiru RNA mota: RNA erribosomikoa (RNA r), RNA mezularia (RNA m) eta transferentziako RNA (RNA t).
DNA
- Herentzia kontrolatzen duen material genetikoa da.
- Azukrea: desoxirribosa.
- Baseak: adenina, zitosina, guanina eta timina.