Geografia eta Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,76 KB
Populazioaren definizioak
- Bizi-itxaropena: Pertsona batek, hilkortasun-baldintzak kontuan hartuta, bizi ahal duen batez besteko urte-kopuruaren kalkulua da.
- Biztanleria aktiboa: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko lan-eskua eman dezaketen edo ekoizpen-prozesuari gehitzeko egoeran dauden pertsonak dira.
- Biztanleriaren zahartzea: Pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa da. Zaharren gehikuntza eta gazteen galera sortzen dituen jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioa da.
- Migrazio-saldoa: Leku jakin bateko immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da.
- Nekazaritza-exodoa: Nekazaritza-mundutik hirira ematen den migrazio-mugimendua da; normalean, jende gaztea edo heldua izaten da.
Nekazaritza, Industria eta Hirien definizioak
- Abeltzaintza estentsiboa: Inguru fisikoaren menpe dagoen abeltzaintza-ekoizpen sistema da. Lurrazaleko abelburu-dentsitate baxua du eta abereek larre eta bazkaleku naturaletan elikatzen dira. Oro har, arraza autoktonoei eta lan-teknika tradizionalei lotuta dago.
- Abeltzaintza intentsiboa: Eremu txikian ahalik eta animalia gehien hazten dituen abeltzaintza da.
- NBP (Nekazaritza Politika Bateratua): Europar Batasuneko nekazaritza-politika da, eta helburu nagusia nekazaritzaren hobekuntza da.
- Nekazaritza estentsiboa: Lur-sail handiak modu jarraian lantzen dituen nekazaritza da.
- Nekazaritza intentsiboa: Denbora gutxienean ahalik eta ekoizpen gehien lortzea ziurtatzen duen sistema da. Inbertsioak eskatzen ditu teknologian, eskulanean eta elikaduran.
- Nekazaritza-paisaia: Gizakiak, laborantza-metodo ezberdinak erabiltzearen ondorioz, sorturiko ingurua da.
- Nekazaritza-ustiapena: Enpresaburu baten esku dagoen nekazaritza-ekoizpenerako unitate ekonomikoa da.
- Goi-teknologiako industria: Teknologia aurreratuenak eta berrienak erabiltzen dituzten industriak dira.
- Industria-deslokalizazioa: Enpresa industrial baten jarduera, partez edo osorik, beste herrialde edo eskualde batera lekualdatzea, kostu txikiagoak edo langile kualifikatuagoak bilatzeko.
- Garapen iraunkorra: Ekonomia edo gizarte batean ematen den garapen jasangarria izendatzeko erabiltzen den kontzeptua da.
- Garraio-azpiegiturak: Garraio-sistemaren oinarri materiala osatzen duten elementuak dira (errepideak, autobideak, portuak...).
- Tertziarizazioa: Ekonomia batean hirugarren sektoreak, beste bi sektoreekin alderatuta, pisua irabazten duenean ematen den prozesua da.