Geografia Fisikoaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Formak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,59 KB

Geografia Fisikoaren Oinarrizko Kontzeptuak

1. Mendigune Zaharra

Mazizoa, egitura tektonikoak eragina izan duen zokalo eremu handia. Mendiguna altuera txikiko mendiz osatuta izaten da, lehen aroko materialekin; hau da, higadura handia jasan izan duten litologia plutonikoa eta metamorfikoa (silizea). Antzinako erliebearen sustraiak dira, adibidez, Iberiar Penintsulako mazizo hisparrikoa, edo Frantzia Erdiko mazizoa.

2. Tolstura Mendikatea

Bi litosfera-plaka elkarrengana hurbiltzean eragindako uhin-formako deformazio jarraia lurrazalaren sedimentu geruzetan. Hau da, sortutako konpresio eta tolsturaz eratutako mendigune tolstua, antiklinalekin eta sinklinalekin. Adibidez, Alpeak, Andak edo Euskal Mendiak.

3. Arro Sedimentarioa

Sakonune natural zabala, aldi geologiko jakin baten buruan sedimentuz betetzen dena. Jalkinek geruzak sortzen dituzte koroa moduko bat osatuz: gairik lodienak mendi inguruan metatzen dira, eta mailaka erdigunerantz, gairik xeheenak kokatzen dira, garraiatzeko errazagoak baitira. Adibidez, Ebro ibaiaren arroa. Arroek litologia sedimentarioa dute eta buztinezko eremua osatzen dute.

4. Padura

Kostaldeko eremu gazi eta zingiratsua, marea gora denean ur gaziz blaitua eta landare komunitate berezien euskarri dena, biodibertsitate handiko eremuak eratuz. Ibaia itsasoratzen den lekua izaten da eta ur gazia eta gozoa nahasten dira. Itsasoko naiz ibaiko sedimentuak aurki daitezke paduretan: loia, buztina eta harea. Adibidez, Lekeitioko Marierrota.

5. Basamortutzea eta Desertifikazioa

Basamortuko egoera basamortuaren mugetatik aratago hedatzea. Desertifikazioak lotura zuzena du urak eta haizeak eragindako higadura-prozesuekin, eta baita bi eragileok sortutako sedimentazioarekin, landaredi naturalaren aniztasuna murriztearekin eta ura eta lurra gazitzearekin ere. Gutxika-gutxika bertako landare-estalkia galtzea faktore natural zein giza jarduerengatik gerta daiteke (prezipitazio urritasuna, hezetasun erlatibo baxua, tenperatura igotzea, zuhaitz moztea, suteak…). Adibidez, Almeríako paisaia.

6. Modelatu Karstikoa

Disolba daitezkeen arroka sedimentarioz, bereziki kare-arriz, osatutako eskualdeetan eratzen diren forma berezien multzoa, urak kaltzio karbonatoa disolbatzean sortua. Arri pitzaduretatik barrura sartzen den urak eta lurpeko urak sortzen dute karst modelatua. Esloveniako karst lurraldetik hartua du izena. Forma endokarstikoak, lurrazpian eratzen direnak (leizeak, simak) eta forma exokarstikoak, azalean eratzen direnak (dolinak, arroilak, poljak) dira. Adibidez, Gorbeian, Anboton edo Aralarren.

7. Arro Hidrografikoa

Ibai batek eta bere adarrek drainatzen duten lurraldea; hau da, lurralde bat (isurialde multzoa) zeintzuk ur denak ibai batera edo honen ibaiadar batera doazen. $km^2$-tan neurtzen da. Ibai-arroko urak itsasoratzen ez badira, arro horri endorreikoa dritza; itsasoratzen badira, aldiz, exorrikoak. Endorreikoak mediterranear isurialdean ugariagoak dira kantauri edo atlantikar isurialdean baino.

8. Foehn Efektua

Foehn Suitzako eta Austriako Alpeetan mendietatik bera maztetan behera jaisten den hego-ekialdeko haize lori eta beroa da. Orokorturik, aire masa batek erliebe altu batekin topo egitean igo egin behar du, eta tenperatura baxuagoa dagoenez, aire masako ur lurrundua kondentsatu eta prezipitatu egiten da. Beste isurian, aldiz, mendi hegala jaistean beroa eta lehorra delarik. Fenomeno hau da prezipitazio orografikoen eragilea, batez ere ipar isurialdean, eta baita udako hego haize sargorien kausa.

9. Ur Banalerroa

Bi arro hidrologiko edo bi isurialderen arteko muga. Adibidez, Euskal Herrian bereziki isurialde atlantikoa mediterraniarra bereizten dituena kanpoaldeko edo Bizkaiko antiklinorioa da (Gankogorta, Gorbeia, Anboto, Aizkorri,…). Horren ondorioz, ipar isurialdea hezeagoa da eta hegoaldekoa, trantsizio eremukoa, prezipitazio gutxiagokoa eta zabaltasun termiko handiagokoa (kontinentalitatearen ondorioz).

10. Landaredi Potentziala

Leku batean, dituen ezaugarriak kontuan hartuta (erliebea, argitasuna, klima: prezipitazio eta tenperaturak, eta lurzorua), berez sor litekeen landaredi egoera klimaxikoa, baldin eta kanpo eragin gizateriarena gerta ez balitz. Elkarren ondorioz sortzen diren komunitateek segida bat osatzen dute, eta klimaxa (egoera heldua, konplexua eta ingurunearekin orekan) lortzeko joera duten. Gizakiaren eragina geldituko balitz, segida ekologiko izeneko prozesu baten bidez aldatuko litzateke landaredia. Euskal Herriko lurralde gehienetan, landaretza potentziala basoa da.

11. Ekintza-guneak: Antizikloiak eta Depresioak (Borraskak)

Troposferako presio- eta tenperatura-aldaketa berdintzeko joerak atmosferaren zirkulazio orokorra sortzen du. Horrela, poloen eta ekuatorearen arteko energia-desoreka konpentsatzeko aire masaren bitartez energia banatzen da antizikloien eta borrasken bidez (ekintza-guneak).

Antizikloia

Presio atmosferiko altuko gunea, barometroak 1014 mb edo gehiago neurtzen dituenekoa. Aire masaren norabidea erlojuarena da ipar hemisferioan eta alderantzizkoa hegoaldekoan. Kanpoalderantz urruntzen joaten da. Eguraldi eguzkitsu eta egonkorra dakar. Ezagunena latitude ertainetan Azoreetakoa da.

Depresioa edo Borraska

Atmosferako behe presioen eremua, 1014 mb beherakoa, non aire mugimenduak kiribil erakoak, konbergenteak eta goranzkoak diren. Lainoak, prezipitazioak eta eguraldi ezegonkorra dakartza. Aire masaren norabidea erlojuaren kontrakoa da ipar hemisferioan eta alderantzizkoa hegoaldekoan. Ezagunenak latitude ertainetan fronte polarrak bidalitakoak dira.

Entradas relacionadas: