Geografia eta Gizarte Zientzien Hiztegi Oinarrizkoa
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,9 KB
Geografia eta Gizarte Zientzien Definizioak
Geografia eta Kartografia
- Geografia: Lur azalean gertatzen diren izadi, biologia eta giza gertaerak aztertzen dituen zientzia da.
- Mapa: Fenomeno edo gertaera erreal baten abstrakzio sinbolikoa da, hura azaltzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta balioesteko erabiltzen dena.
- Paisaia: Lurralde baten kanpoko fisonomia da. Faktore naturalen (erliebea, flora, fauna) eta giza faktoreen (jarduera ekonomikoak eta kulturalak) elkarreraginaren emaitza da.
Europar Batasuna
- Erromako Ituna: 1957an sinatutako EBren bi hitzarmenetako bat da. Lehenak Europar Merkatu Bateratua ezarri zuen eta bigarrenak Energia Atomikoaren Europar Elkartea sortu zuen. Herrialde sinatzaileak hauek izan ziren: Mendebaldeko Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Luxemburgo eta Herbehereak. Europako lehen nazioz gaindiko erakundeak izan ziren.
- Europar Batasuna: Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. Bere helburua ekonomikoaz gain, politikoa eta soziala da. Brusela da EBko erakundeen egoitza nagusia; bertan daude Kontseiluaren, Komisioaren eta Legebiltzarraren egoitza administratiboak. Parlamentuari dagokionez, Estrasburgo da hiriburu ofiziala (bertan egiten dira osoko bilkurak).
Politika eta Lurralde Antolamendua
- Autonomia Erkidegoa: Espainiako konstituzio-antolamenduaren barruan dagoen lurralde-entitatea da; legegintza-autonomia eta betearazle-ahalmenak dituena, eta bere ordezkarien bitartez bere burua administratzeko ahalmena duena.
Geologia eta Geomorfologia
- Aintzinako mendigunea: Hertziniar orogeniak sortutako erliebea da, aintzinako plakak deformatu edo makurtzean sortua, gero higadurak suntsitu eta Alpetar orogeniak altxatu eta gaztetu zuena. Adibidez: Leongo mendiak.
- Tolestura-mendikatea: Mendikate gazteak dira, Aro Tertziarioan orogenia alpetarraren mugimendu orogenikoek sortuak, geosinklinal batean, sekundarioan zehar pilatutako sedimentu malguak tolestean.
- Arro sedimentarioa: Sedimentuen metaketa garrantzitsua da, lurrazalaren higaduraren ondorio dena. Arro sedimentario bati buruz hitz egiteko gutxieneko baldintzak 100 m-ko sedimentu-lodiera eta 10 km²-ko eremua dira. Hala ere, hainbat kilometrotako lodiera eta milaka kilometro karratuko eremua oso ohikoak dira. Adibidez: Ebroren arroa.
- Modelatu karstikoa: Kaltzio-karbonato proportzio handia duen harri sedimentarioa da. Konposatu kimiko hau erraz disolbatzen da gas karbonikoz kargatutako uretan; honela, uraren erasoak eragin nabarmena du kareharrian, disolbazioaren ondorioz higatuz eta modelatuz. Gainzalari dagokionez, kareharria disolbatzean guztiz pitzatutako eta zatitutako harri-egiturak sortzen dira.