Geologia: Egitura Geologikoa eta Modelatua

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

Unitate Morfoestrukturala

Egitura geologikoa eta modelatua konbinatzetik sortzen diren erliebea antolatzeko formak dira. Egituraren aldetik, litologia eta orogenia hartzen ditugu kontutan eta modelaketa deritzo kanpo-eragileek erliebearen egituran duten eraginari.

Mendigune Zaharra

Hertziniar orogenian, lehen aroan, eratutako mendikate higatuen plataformak dira. Antzinako mendikate en hondarrak geratzen dira eta egungo arro sedimentarioen oinarria osatzen dute. Orogenia alpetarrean, Aro Tertziarioan, gaztetutak izan ziren, failak eta apurketek mendikatean sortu baitzituzten: Erdialdeko Mendikatea eta Galiziako mendigunea dira Iberiar penintsulako adibiderik onenak.

Tolestura-Mendikatea

Forma aldakorreko erliebe unitatea da, bi plaka tektonikoak hurbildu eta beraien artean egindako tolesturaz eta konpresioaz sortzen dena. Honen ondorioz, mendi hauentontorrak altuak eta malkartsuak izaten dira. Egitura tolestua duten mendi batzuek hauek dira: Alpeak, Andeak, Himalaia, Pirinioak eta Kantabriar Mendikatea.

Arro Sedimentarioa

Sedimentaio eremu handia da, 100 m sedimentu lodiera eta 10 km2 eremua gutzienez duena- hala ere, hainbat kilometrotako lodiera eta milaka kilometro karratuko eremuak oso ohikoak dira. Ad: Dueroko arro sedimentarioa eta Tajokoa. Sedimentuak ezberdinak dira arroaren kanpoaldeaneta erdigunean. Arroaren kanpoaldean, mendietatik gertu, materialik lodienak (konglomeratuak adibidez) agertzen dira eta xeheeenak orddea (buztinak, igeltsuak) garraia daitezkeenak eerdigunean. Higadurak eerliebe tabularra sortzen du arro sedimentarioetan: lekukoak, paramoak eta haran zabalak dira ohiko erleibe formak.

Modelatu Karstikoa

Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da, kaltzio karbonatoaren disolbatzean sortzen dena. Forma endokarstikoak, lurrazpian eratzen direnak (leizeak, kobauloak, simak) eta forma exokarstikoak, azalean eratzen direnak (dolinak, arroilak, poljeak eta lenarrak). EAEn adibide ederrak ditugu: dolinak (Aralar, Gorbeia, Urdaibai...), poljeak (Oma, Lastur)

Entradas relacionadas: