Geologiko eta Klimatiko Fenomenoak: El Niño eta La Niña

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Uholdeak: Arrazoi klimatiko(urakanak, euri-jasak, urtze azkarrak…),geologiko(seismoak)edota gizakiaren eraginak(presen apurketa, ubideen aldaketa desegokiak…) baldintzatuta izan daitezkeen fenomeno geologikoak. Aldaketa klimatiko bereziak: “El Niño” y “La Niña”: Epe laburrera(hilabeteak, urteak) aldaketa klimatikoek eragiten dituzten atmosfera-oszilazioak gertatzen dira eta horien ondorioz sortzen dira “El Niño” eta “La Niña” fenomenoak. Fenomeno horiek Ozeano Bareko hego-ekialdearen eta hego-mendebaldearen arteko presio atmosferikoaren oszilazio erratikoak dira (ez dira aldizkakoak).1 Egoera neutro edo normalean, alisioek mendebalderantz eramaten dute azaleko ur beroa, ondorioz: Itsa-maila mendebaldean altuagoa ekialdean baino.Ekuatore inguruan garapen bertikaleko hodeiak sortuko dira prezipitazio ugari emanez.Termoklinak gorantz egiten du ekialdean. Ur hotzek gaineko airea hoztu eta horrekin batera presioaltuak areagotu.Ekialdean azaleratzen diren urek elikagai asko dituztenez kostaldeko arrantza indartzen da. 2 El Niño” egoeran alisio-haizeak baretu egiten dira presio aldea murrizten delako. Ur beroa ez da mendebalderantz mugitzen, ondorioz: Prezipitazioak aldatu: lehorteak eta tenperatura altuagoak mendebaldean eta Ozeano Bareko ekialdean eta erdialdean euriteak. Ekialdean termoklinak ez du gorantz egiten eta arrantza murrizten da, ur beroa azalean mantentzen delako eta ez direlako ur hotz eta aberatsak azaleratzen. 3”La Niña” egoeran alisioak indartu egiten dira, ondorioz: Ozeano Bareko itsas mailaren aldea areagotu. Ur beroaren mugimenduagatik, prezipitazioak mendebaldera lekualdatu.Termoklinaren igoera nabarmena; ia ur-azalera heltzen dira izugarrizko aberastasuna emanez arrantzari. Oszilazioen iraupena normalean 9-12 hilabetekoa izaten da, sasoi indartsuena abendua-otsaila izanik eta esan dezakegu iraupen hau aldakorra dela.


Mapa atmosferikoen irakurketa egiteko urratsak 1- Presio motak: Antizikloien eta depresioen kokalekua eta kopurua aztertu. Presio atmosferikoa egiaztatu. 1013 mb-ko presiotik gero eta urrunago egon indartsuago izango da antizikloia edo depresioa. Begiratu gure herritik hurbilen dagoen isobarari. 2- Euri fronteen deskribapena: Aztertu euri fronteen kokalekua azaleko maparen gainean, Zehaztu fronte motak. 3- Aire masen eta haizeen ikerketak: Birarazi depresioak eta antizikloiak, egoeraren ikuspegi orokorra izateko, eta irudikatu mugimendua adierazten duten geziak isobaren gainean, Zehaztu haizearen noranzkoa eta indarra. 4- Atmosferaren egoeraren balorazioa: Aurreko datu guztiak kontuak hartuta egin ezazu atmosferaren egoeraren balorazioa interesatzen zaizun eskualdean; ondoren egin iragarpena. Egonkortasuna eta ipar-ekialdeko haizea: Antizikloiaren erdigunea Irlandan egongo da. Euskal Herria antizikloiaren mende dagoenez, egonkortasuna izango da nagusi. Haize leunak ekialdetik joko du, ipar ukitu batekin; beraz, lurralde osoan tenperaturak ez dira oso hotzak izango. Inguruan ez dagoenez fronterik eta haizea ekialdekoa denez, prezipitaziorik eza izango da nagusi.

Entradas relacionadas: