Gerra arteko garaia: Krisia, Faxismoa eta New Deal

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

Nola lortu zuten naziek boterea?

Italiako egonkortasunak ospea eman zion Mussoliniri nazioartean, gerrarteko garai kaotikoan. Ospe horren alde egin zuen, baita ere, faxismoak Depresio Handiaren ondorioak leuntzen izandako arrakastak; horretarako, politika ekonomiko autarkikoak areagotu zituen 1929tik aurrera. Mussolini pixkanaka Alemaniako erregimen totalitarioarekin bat egitearen alde jarri zen, 1933an Hitler Alemanian boterera iritsi zenean.

Zer gertatu zen AEBn?

Al Capone gangsterra ageri da 1933ko argazkian: familia eta bere Cadillac blindatua ditu ondoan. Lege lehorrak, 1920tik 1933ra artean indarrean egon zenak, AEBn edari alkoholdunak egitea, garraiatzea eta saltzea debekatu zuen; horrek alkoholaren kontrabandoa indartu zuen eta, ondorioz, antolatutako krimenaren jardueren gorakada eragin zuen.

Emakumeen aurrerapausoak

1914. urtea baino lehen, Europako bi herrialdek bakarrik ezarri zuten emakumeen boto-eskubidea: Finlandiak 1906an eta Norvegiak 1913an. Gerra amaitu zenean eta hurrengo urteetan ia orokortu egin zen fenomeno hori:

  • 1918: Erreserba Batuko 30 urtetik gorako emakumeek lortu zuten boto-eskubidea.
  • 1919: Alemaniako emakumeek lortu zuten.
  • 1920: AEBkoek.
  • 1931: Espainiakoek.

1929ko krisia eta Depresio Handia

1929ko urrian, balioek behea jo zuen New Yorkeko burtsan. Horrek, ondorio ekonomikoak ez ezik, ondorio sozial eta politikoak ere eragin zituen. AEBk Europa guztiak baino industria-ekoizpen handiagoa zuen 1929 bukaeran. Nagusitasun horren eraginez, saihestezina izan zen krisia mundu osora hedatzea.

AEBak: "New Deal" programa

Franklin D. Roosevelt AEBko presidente bihurtu zen 1932an. Estatuak ekonomian esku hartzea bultzatzen zuen programa aplikatu zuen, New Deal izenekoa. Hainbat neurri hartzen zituen:

  • Dolarra debaluatuz esportazioak merkatzea.
  • Bankuak eraginkortasunez kontrolatzea Erreserba Federalaren Sistemaren bidez: estatuko banku zentralak finantzak ikuskatzeko gaitasuna izatea.
  • Nekazaritza-produktuen merkatuan esku hartzea: uztak murrizteko diru-laguntzak emanda prezioak doitzea, prezioak erabat jaistea ekiditeko.
  • Ekonomia berriz suspertzeko politikak martxan jartzea: obra publikoetan gastu handiak egitea (errepideak, etxebizitzak, linea elektrikoak, etab.) eta langabeentzat babes-sistemak jartzea.

Entradas relacionadas: