Gerra Hotza: Galderak eta Erantzunak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

1. Zeri deritzogu Gerra Hotza?

II. Mundu Gerraren ostean Ameriketako Estatu Batuen (AEB) eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren (SESB) eta bakoitzaren blokearen (mendebaldeko blokea eta bloke komunista) arteko antagonismoari deritzogu.

2. Zeintzuk ziren mendebaldeko blokearen ezaugarriak? Nortzuk osatzen zuten?

AEB horren buruzagia izatea, eta kapitalismoa eta demokraziaren garrantzia. Mendebaldeko Europako herrialde gehienek osatu zuten, Espainia eta Portugal izan ezik.

3. Eta bloke komunistakoak?

SESB horren buru izatea, eta sistema ez demokratikoa eta ekonomia sozialistaren (planifikatua) garrantzia.

4. Non gertatu ziren lehen tentsioak?

Iranen eta Turkian.

5. Zertan oinarritu zen Gerra Hotzean sortutako sistema bipolarra?

  • Armamentuaren lehiakortasuna (arma nuklearrak, kimikoak…) eta espazioaren esplorazioa.
  • Aurrez aurreko eraso zuzena AEB eta SESBren artean saihestea, mehatxu nuklearra kontuan harturik. Beraz, tokian tokiko gatazkak erabili zituen elkarren aurka egiteko (hor arma nuklearrak erabiltzeko arriskurik ez).
  • Propaganda erabili beren eragin eremua areagotzeko.
  • Zerbitzu sekretuak (CIA AEBn eta KGB SESBen) garatu ziren aurkarien aurka jotzeko.

6. Zer izan zen Marshall Plana?

AEBk Europako ekonomia suspertzeko diseinatu zuen plana 13.000 dolarrekin. Espainia kanpoan utzi zuen, sistema demokratikorik ez baitzuen.

7. Zer da NATO? Nortzuk osatu zuten hasiera batean?

AEBk eta Mendebaldeko zenbait herrialdek sinatu zuten Ituna horien aurka erasoren bat egotekotan aliantza egiteko. Belgikak, Kanadak, AEBk, Danimarkak, Erresuma Batuak… osatu zuten hasiera batean.

8. Zelako sistema politikoa zeukaten SESBen eragina zuten herrialdeek?

Alderdi bakarreko diktadurak ziren, oinarrizko eskubiderik ez zituzten errespetatzen eta gogor zapaltzen zuten haien aurkako iritziak.

9. Zer zen Comecon?

Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua, ekialdeko herrialdeen ekonomia koordinatzeko eta elkarren artean laguntzeko. Hasieran, SESB, Errumania, Polonia, Bulgaria… parte hartu zuten.

10. Zer izan zen Varsoviako Ituna?

NATOren sorrerari erantzuteko ekialdeko blokearen aliantza, mendebaldetik etor zitezkeen erasoetatik babesteko.

11. Zeintzuk dira Gerra Hotzean emandako gatazkarik larrienak?

Berlingo Krisia, Txinako Gerra eta Koreako Gerra.

12. Zer gertatu zen Alemaniarekin II. Mundu Gerraren ostean?

Herrialde garaileek (AEBk, SESBk, EBk eta Frantziak) haien artean zatitu zutela. Gainera, Berlin ere lau eremutan zatitu zuten. Baina geroago, Mendebaldeko aliatuek Alemania bateratzea proposatu zuten. Ondorioz, Alemania bi estatutan banatu zen: Alemaniako Errepublika Federala (mendebaldeko blokearen esku) eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (bloke komunistaren menpe).

13. Zer gertatu zen Txinako Gerra Zibilaren amaieran?

Txinako Alderdi Nazionalista eta Txinako Alderdi Komunista aurrez aurre jarri zirela. Azkenean, Alderdi Komunistak irabazi zuen, Mao Zedongen eskutik, eta Stalinekin aliatu zen.

14. Zein bi zatitan banatuta gelditu zen Korea II. Mundu Gerraren ostean?

Alde batetik, Ipar Korea (komunista) eta bestetik, Hego Korea (mendebaldeko blokearen alde).

15. Zer gertatu zen horren ostean Korean?

Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuela. Orduan, NBEk inbasioa kondenatu zuen eta Hego Korea konkistatzeari ekin zion Txinako mugatik gertu. Horren beldur, Txinak bere laguntza eskaini zion Ipar Koreari, baina AEBko bonba atomikoa erabiltzeko mehatxuren ostean, egoera baretu zen.

Entradas relacionadas: