Gerra Zibilaren Garapen Militarra

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Gerra Zibilaren Hasiera eta Indarrak

Gerraren hasieran nahiko kaotikoa izan zen, eta altxatuek eta errepublikanoek ahal izan zutena atera zuten borrokatzera. Bi bandoak nahiko berdinduta zeuden soldadu eta polizia-indarrei dagokienez. Eremu errepublikanoan, armada suntsitu zuten, eta defentsa guztia ezkerreko alderdi eta sindikatuen milizien esku utzi zuten. Miliziak militarizatu eta gero, Herri Armada sortu zuten. Altxatuek ere miliziak izan zituzten hasieran, baina horiek berehala militarizatu zituzten.

Altxatuen Hasierako Planak eta Aurrerapenak

Iparraldeko eta Hegoaldeko Fronteak

Altxatuen asmoa Molaren Iparraldeko Armada eta Francoren Afrikako Armada elkartzea zen, eta biak elkartuta, iparraldetik eta hegoaldetik, Madril hartzea. Badajozen borroka gogorrak izan ziren, eta bi altxatuen eremuak elkartu ziren. Bitartean, Molak 1936ko irailean Irun eta ia Gipuzkoa guztia hartzea lortu zuen. Horrela, iparraldeko errepublikanoen eremuak Frantziako Estatuarekin kontaktua galdu zuen. Afrikako Armadak Toledo hartu zuen, eta geroxeago Madrilgo ateetan zeuden.

Madrilgo Defentsa

Baina Miaja jeneral errepublikanoak defentsa eraginkorra antolatu zuen, eta SESBetik iritsitako armei esker altxatuen erasoa gelditu zuten.

Gerraren Bilakaera (1937-1939)

Hegoaldea eta Iparraldea (1937)

Orduan, Francok 1937an Malaga okupatu zuen, eta Bizkaia erasotu zuten. Bitartean, errepublikanoen armadak bi eraso egin zituen, Madrilen eta Aragonen, baina biak alferrikakoak izan ziren.

Aragoiko Frontea eta Teruel (1937-1938)

1937-1938 bitartean, Teruel inguruan borroka handiak izan ziren, eta errepublikanoek Teruel hartu zuten. Gerran zehar konkistatu zuten hiriburu bakarra. Baina Francok Aragoiko fronte osoa erasotu zuen, eta Teruel berriz hartu eta Mediterraneora iritsi zen, eta Errepublikako indar asko bertan galdu zituzten. Gainera, altxatuek irabazi zuten.

Kataluniaren Erorialdia (1938-1939)

Kataluniako frontea azkar erori zen, eta 1939aren hasieran Katalunia osoa kontrolpean zuten frankistek. Errepublikanoen artean eztabaidak izan ziren, eta altxamendu batek gerrari amaiera eman zion.

Gerraren Amaiera

Errepublikanoen Arteko Gatazka

Komunistek gerrarekin jarraitu nahi zutenez, haien kontrako talde ezberdinek estatu-kolpea eman zuten. Altxatu berri hauen helburua Francorekin bake 'ohoretsua' sinatzea zen. Ondorioz, errepublikanoek haien artean tiroka amaitu zuten.

Madrilen Erorialdia eta Amaiera

Egoera hori aprobetxatuz, altxatuak Madrilen sartu ziren, eta gerra amaitutzat eman zuen Francok apirilaren 1ean.

Entradas relacionadas: