Gerrako komunismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB

Gerra zibila eta “gerrako komunismoa 1918. Urtearen hasieran, iraultza Nagusitu zen, baina herrialdeko eremu Zabal batzuetan etorkizuna Zalantzazkoa zen. Tsarismoaren Aldekoek (lur-jabeek, graduazio Handiko militarrek, Eliza ortodoxoak … ) eta politika-sistema liberalaren Defendatzaileak indarraren bidez Iraultza amaitzen saiatu ziren. Herrialde aurkako bi bandotan bereizi Zen: kontrairaultzaren aldekoak (Armada Zuria sortu zuten) eta Boltxebikeak (Armada Gorria sortu Zuten). Kontrairaultzaileek atzerriko potentzien laguntza zuten. Atzerriko potentziek Erregimen berriaren aurka zeuden, Errusiako eredua beren herrialdeetan imitatuko Zuten beldur. Gerra zibilak hiru urte iraun zuen (1918-1921), eta boltxebikeek irabazi zuten, batez Ere Trotskyk Armada Gorrian egindako antolakuntza-lanari esker. 1918ko uztailaren 16an Armada Gorriak tsarra eta bere familia osoa fusilatu zituen. Gerran, frontea eta hiriak hornitzeko, gobernuak Gerrako komunismoa izeneko politika-sistema Erabili zuen. Sistema horrek industria nazionalizatu, Landa kolektibizatu eta nekazariei alea konfiskatzen Zien. Gerrako komunismoaren aldian, estatu berria Sortzeko oinarriak ezarri ziren. Leninek behin betiko Baztertu zuen estatu liberal-burgesaren eredua eta Proletariotzaren diktadura ezarri zuen haren ordez. Sistema horretan, erabaki guztiak Alderdi Komunistako goi-organoen eskuetan zentralizatuta Zeuden. Bestalde, gainerako alderdi guztiak Debekatu egin zituzten. Ekonomia eta politika neurriek ondoeza eragin zuten herritarren artean, eta horren Ondorioz, grebak eta erreboltak izan ziren. Gobernuak indarkeria handiz zapaldu Zituen. Protesta horien artean entzutetsuena Kronshtadteko marinelen matxinada Izan zen. Honetan marinelek Sobietar Gobernuari aurre egin zioten hamasei egunetan Zehar.

Ekonomia-politika berria (NEP . Lenin. Iraultzak bizirautea lortu zuen, baina galera material eta giza galera handiak izan Zituen. 1921ean Ekonomia-politika berria (NEP) ezarri zen, ekonomia suspertzeko Asmoz. Nekazariei askatasunez laboratzen Eta saltzen utzi zitzaien, barne-merkataritza Askea baimendu zen, eta enpresa txikiak eta Ertainak jabetza pribatuan izaten utzi zuten. Estatuak garraiobideak, kanpomerkataritza, Bankuak eta enpresa handiak Kontrolatzen jarraitu zuen. Neurri horiek ekonomia haztea eragin zuen. Industria eta merkataritza-jabeak eta Nekazari dirudunak (Kulak, ukabila izenekoak) aberastu egin ziren, eta burgesia berriz Agertu zen. Horren ondorioz, tentsio handiak izan ziren, eta alderdian eztabaida latza Sortu zen. 

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB): Estatu berri bat. Lenin 1922an, SESB sortu zen (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna). Errepubliken federazio bat zen, eta Errepubliken kopurua handituz joan zen. Nazio anitzeko estatu multietnikoa zen, Ia tsarren antzinako inperioa bezain Handia. 1923. Urtean Konstituzioa egin zen. Konstituzio horrek estatu berriaren Politika-sistema zehazten zuen.  Barne-politikari dagokionez, errepublikek autonomia zuten; hala nola, Antolaketa judizialean, hezkuntza, osasungintzan, eta hizkuntza eta ohitura Propioen erabileran. Errepublikek batasuna utz zezaketen.
Legegintza-organo gorena Sobiet Gorena zen (errepubliketako sobietek aukeratzen zuten). Sobiet Gorenak Presidium delakoa izendatzen Zuen –Presidiumaren presidentea Estatuburua zen-, bai eta Herri-Komisarioen Kontseilua ere – ministroen kontseilu baten Modukoa-. Hala ere, alderdi bakarrak (Alderdi Komunistak edo SBAK-k) kontrolatzen zuen politika-antolakuntza. Alderdiko organo nagusia Batzorde Zentrala zen, eta Idazkari Nagusiak zuzentzen zuen. 1924an, sobietar estatuak bere kanpo-harremanak Normalizatu zituen, eta herrialde askok aintzatetsi Zuten. 

Entradas relacionadas: