Giltzurrunaren iragazketa, kalkuluak eta gutxiegitasuna

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB

Gernua sortu arteko odol-iragazketa: pausuak

5.3. Zerrendatu odola filtratzen hasten denetik gernua sortu arte ematen diren pausuak:

  1. Arteriak kapilarretan adarkatu eta mataza baten moduan glomeruluan biltzen dira. Hemen, hondakinak uztera doan odola biltzen da.
  2. Glomerulua biltzen duen Bowman-en kapsulan iragazketa prozesua hasten da. Non, glomeruluaren hormen eta kapsularen artean ura eta odol-plasmako molekula gehienak iragazten diren.
  3. Iragazitakoa hodi bihurgunetsu proximalera pasatzen da. Hemen, birxurgapena hasten da: glukosa, aminoazidoak, ura, ioiak eta bitaminak xurgatzen dira.
  4. Jarraian, Henle-ren lakioan ioiak eta ur kantitate txiki bat xurgatzen dira.
  5. Hodi bihurgunetsu distalean soilik ioiak xurgatzen dira.
  6. Hodi biltzailean jada %95 erabilgarri dauden substantziak birxurgatuta daude. Handik, gernua giltzurrun-pelbisera iristen da, eta ondoren ureterretara.
  7. Azkenik, gernua gernu-maskurian bildu eta uretratik kanporatua izan arte gordeta geratzen da.

Giltzurrun-kalkuluak: zergatia eta tratamendua

Gernuan dauden gatz mineralez osatutako harri edo kristal txikiak giltzurrun-pelbisean pilatzeagatik sortzen dira.

Kalkulu horietako bat lekuz aldatu eta gune estu batean barrena mugitzen denean, hala nola ureterrean, min handia eragiten du. Min horri giltzurruneko koliko edo koliko nefritiko deritzo, eta ondoeza eta gernu odoltsua eragiten ditu. Sarritan kalkulu horiek gernuarekin kanporatzen dira; beste batzuetan, ultrasoinuen edo kirurgiaren bitartez atera behar izaten dira.

Giltzurrun gutxiegitasuna: zer den eta nola tratatzen den

Giltzurrunek behar baino lan gutxiago egiten dutenean gertatzen da. Zenbait kasutan, funtzioa guztiz gelditu ere egiten da. Hainbat faktorek eragin dezakete. Bi gutxiegitasun mota bereizten dira:

  • Akutua: Giltzurrunaren funtzioa bat-batean gelditzen denean eta gernu-fluxua oso urria denean gertatzen da. Tratamenduaren ondoren, giltzurruna lehengora itzultzen da.
  • Kronikoa: Giltzurrunaren funtzioa etengabe gutxitzen denean gertatzen da. Horren ondorioz, substantzia toxikoen kopuruak gora egiten du odolean. Gutxiegitasun kronikoaren kasuan, nefronak deuseztatzen dira.

Hemodialisia

Hemodialisia giltzurruneko gutxiegitasun kroniko larrien kasuan erabiltzen da. Prozesu horretan, gaixoaren odola dializatzaile izeneko makinatik pasatzen da, iragazi eta hondakinak alde batera uzteko. Dializatzaileak odola iragazi eta hondakinak eta gehiegizko ura kanporatzen dituen mintz bat dauka. Iragazi ondoren, odola gaixoaren organismora itzultzen da.

Gaixoak makina horren menpe bizi dira: dialisia normalean astean hirutan edo hiru aldiz egiten da, eta saio bakoitzak lau ordu inguru irauten du. Horregatik, kasu batzuetan, giltzurrun gutxiegitasun kronikoa duten gaixoentzako irtenbiderik onena giltzurrun-transplantea izaten da.

Entradas relacionadas: