Gipuzkera eta Bizkaiera: Euskalkien Ezaugarri Nagusiak
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,82 KB
Gipuzkera: Historia eta Prestigioa
Gipuzkerak prestigio handia du euskal dialektoen artean. Hasieran literatura lapurteraz idatzita zegoen arren, denborarekin gipuzkera gailendu zen, 1968an Euskara Batua (EB) sortu arte.
Ospearen ezaugarri nagusi bat da idazle asko, jaiotzez beste euskalki batzuetakoak izan arren, gipuzkeraz idazten zutela. Horien artean daude: Juan Antonio Mogel, Txomin Agirre eta Resurreccion Maria Azkue. Azken honek “gipuzkera osatua” proposatu zuen, Euskara Batuaren aitzindari gisa. Bertsolariek ere garrantzi handia izan dute euskalki honen hedapenean.
Lurraldetasuna eta Atsotitzak
Gipuzkera ez dator bat probintziaren luze-zabalarekin; izan ere, Gipuzkoan lapurtera, nafarrera eta bizkaiera ere hitz egiten dira. Hona hemen gipuzkerazko zenbait atsotitz eta esamolde:
- Patxiparrat: Purrut.
- Patxipurdi: Elementu eskatologikoa.
- Kolkoa bete diru: Aberastasuna adierazteko.
- Zakurrak jango al hau: Heriotza-desioa.
- Zakurrak zirian zost: Elementu eskatologikoa.
- Etxea bete bei: Dirua.
- Etxea bete zapi: Pobrezia.
- Etxea bete zorri: Zikinkeria.
- Hi beti marmar: Protesta egitea.
- Zakurren lukainka: Gorrotoa edo elementu eskatologikoa.
- Platerean bi begi: Diru gutxi izatea.
- Atsoak agurea nahi du.
Bizkaiera: Ezaugarri Morfosintaktikoak
Deklinabidea eta Izenordainak
- -txu atzizki txikigarria nagusitzen da: katalinatxu, txalopatxu, damatxu, lindetxu.
- Moduzko aditzondo erakusleetan, -n duten formak erabiltzen dira: honelan, horrelan, halan.
- Ablatibo kasuan (nondik), -rian bukaera erabiltzen da -tik ordez: bentanarian, sospetxerian.
- Pertsona-izenordain indartuak: neu, geu, zeure, zeuk, neurriak, neuria.
- Erakusle bereziak: joya ok, arexen danen artean (-xe atzizki indargarriarekin).
- Zenbatzaile zehaztuak izen multzoen ostean: txalupatxu bi.
Aditzaren Ezaugarriak
- Nor-nori: Hirugarren pertsonan y darama: egiten yataz (zaizkit).
- Nor-nori-nork: Eutsi laguntzailea erabiltzen da: pregunta eustan, galdetu eustan.
- Nor-nork: Orainallian -o bokala eta -au diptongoa ageri dira: bizarra dau, ez dot armarik.
- Iragana: Hirugarren pertsonako z- morfema desagertzen da: eustan (zidan), iñuen (zioten).
- Ahalera eta Subjuntiboa: Aditz transitiboetan egin erabiltzen dute erroan: ez eixu, itxagon daizu, urten dagiyan.
- Aspektua: Subjuntiboan eta aginteran aspektu burutua erabiltzen da: sartu gaitezan, arria bela.
- Pluralgilea: -z morfema aditzaren bukaeran: diraz, daruadaz, ditudaz.
- Urten: Aditz iragankor gisa erabiltzen da (nor-nork).
- Forma bereziak: zirian, ginian, dan, zarian, ziñian.
- Ke morfema: Adizki bereziak (emoidakezu) edo morfemarik gabekoak (ezin izan lei).
Lexikoa eta Egiturak
Emendiozko partikula gisa bere erabiltzen da (Euskara Batuko ere ordez): horrela bere, zeu ta neu ere, neu bere ez dakit. Zenbait egitura deigarri ere aurki ditzakegu, hala nola: gari-saltzean edo labarazo da.