Giza Anatomia eta Fisiologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por julen y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB

Kontzeptu Biologikoak

  • Homeostasia: Barne-ingurunean aldaketarik gabe eustea eta haren propietateak gorabeherarik ez izatea.
  • Nefrona: Giltzurrunak eratzen dituzten egitura mikroskopikoak dira.
  • Sistole: Bihotzaren uzkurdura-mugimendua.
  • Diastole: Bihotzaren erlaxatze-mugimendua.
  • Plaketa: Globulu zuri batetik eratorritako zelula-zatiak.
  • Miokardioa: Bihotzeko paretak (giharra).
  • Mitrala: Bihotzeko ezkerraldeko balbula, aurikula eta bentrikuluen artekoa.
  • Aorta: Arteria; ezkerreko bentrikularekin lotuta dago eta gorputz guztira eramaten du odola.

Zirkulazio-sistema eta Odola

Zainen bidez odola bihotzera sartzen da eta arterien bidez bihotzetik ateratzen da. Linfa, linfa-hodietatik eta likido interstizialetik doa zelulen artean. Globulu gorriak nukleogabeak dira; zuriak, aldiz, nukleodunak eta zelula handiagoak dira.

Odolaren funtzioak

  • Nutrizioa: Mantenugaiak garraiatzen ditu digestio-aparatutik organismoko zelula guztietara.
  • Arnasketa: Oxigenoa garraiatzen du birikietatik zeluletara.
  • Iraizketa: Zelulek eratutako hondakinak bildu eta iraitz-aparatura eramaten ditu.
  • Babesa: Organismoko babes-zelulak garraiatzen ditu.
  • Erregulazio termikoa: Gorputzeko tenperatura erregulatzen parte hartzen du.

Bihotzaren funtzionamendua: diastole aurikularra, sistole aurikularra, diastole bentrikularra eta sistole bentrikularra.

Linfa-sistema

  • Linfa: Linfa-hodietara sartzen den likido interstiziala da.
  • Linfa-kapilarra: Likido interstiziala biltzea da bere funtzioa.
  • Linfa-hodiak: Zainen antzekoak dira eta odolaren zirkulazio-sisteman bukatzen dira.
  • Linfa-gongoilak: Zabalgune txikiak dira.
  • Linfa-funtzioa: Zelulen artean geratzen den likido-oberakina biltzeaz eta odolera itzultzeaz arduratzen da.

Iraizketa eta Giltzurrunak

  • Iragaspena: Odola iragaztea da; Bowmanen kapsulara pasatzen da.
  • Xurgapena: Ura, azukrea eta glukosa xurgatzea da.
  • Giltzurruna: Giltzurrun-azala, giltzurrun-muina, nefrona, ureterra, giltzurrun-pelbisa, giltzurrun-zaina eta giltzurrun-arteria.

Anatomia eta Zirkulazioa

  • Marrazkia (Bihotza): Aorta arteria, birika-arteria, aorta balbula sigmoidea, birika-zaina, ezkerreko aurikula, balbula mitrala, ezkerreko bentrikula, bentrikulu arteko pareta, beheko kaba zaina, eskuineko bentrikula, balbula trikuspidea, birika-balbula sigmoidea, eskuineko aurikula, birika-zaina eta goiko kaba zaina.
  • Odol-zirkulazio bikoitza: Aorta arteria, birika-arteria, ezkerreko birika-zaina, beheko kaba zaina, eskuineko birika-zainak eta goiko kaba zaina.
  • Linfozitoa: Gongoiletan sartzen dira.

Entradas relacionadas: