Giza Ehun Motak: Egitura, Funtzioa eta Sailkapena

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

Giza Ehun Motak

Giza gorputza hainbat ehun motaz osatuta dago, bakoitzak egitura eta funtzio espezifikoak dituelarik. Jarraian, ehun nagusiak eta haien ezaugarriak aztertuko ditugu.

Epitelio-ehunak

Zelulak gutxi diferentziatuak dira eta elkarrengandik oso gertu daude. Zelulak: epitelialak.

Estaldura-epitelioa

Gorputza kanpotik eta barrutik estaltzen du, babes-funtzioa eta batzuetan xurgapen-funtzioa betez.

  • Bakunak: lauak, kubikoak, zilindrikoak eta zilindriko pseudogeruzatuak izan daitezke.
  • Geruzatuak: lauak, zilindrikoak edo kubikoak.

Guruin-epitelioa

Substantziak jariatzen ditu eta beste ehun epitelialen artean dago, zelulabakarrak zein guruinak eratuz.

  • Endokrinoak: jariakinak odolera isurtzen dituzte (adibidez, tiroidea).
  • Exokrinoak: jariakinak kanpora isurtzen dituzte (adibidez, listu-guruinak, digestio-hodia barne).
  • Mistoak: substantziak odolera nahiz kanpora isurtzen dituzte (adibidez, pankrea).

Muskulu-ehuna

Mugimendua ahalbidetzen du, zelulak uzkurtuz eta erlaxatuz.

  • Zelulak: zelula luzeak eta mitokondrio askokoak, muskulu-zuntza izenekoak. Zitoplasman miozuntzak dituzte, aktina eta miosinaz osatuak.

Motak

  1. Muskulu-ehun ildaskatua:
    • Eskeletikoa: muskuluak eratzen ditu eta borondatez uzkurtzen da.
    • Kardiakoa: bihotzean dago eta ez-borondatezkoa da.
  2. Muskulu-ehun leuna: organoetan dago eta ez-borondatezkoa da.

Nerbio-ehuna

Koordinazio-funtzioa betetzen du.

Zelulak

  1. Neurona.
  2. Glia-zelulak (astrozitoak, mikroglia, oligodendrozitoak, Schwann-en zelulak).

Koordinazio-funtzioa

  1. Errezeptoreetan estimuluak jaso eta nerbio-bulkada bihurtzen ditu.
  2. Koordinazio-organoetan erantzun bat sortu eta organo efektoreetara bidaltzen du.

Ehun konektiboak

Ehun konektiboek gainerako ehunak babestu, lotu eta komunikatzeko funtzioa dute. Hainbat mota daude:

Ehun konjuntiboa

  • Matrizea: gelatinakara da, proteina-zuntzez osatua (kolagenoa eta elastina).
  • Zelulak: ugarienak fibroblastoak dira, fibrozito bihurtzen direnak.
  • Funtzioak:
    1. Kolagenoak: erresistentzia ematen du.
    2. Elastinak: elastizitatea ematen du.

Gantz-ehuna

  • Matrizea: substantzia gutxiko matrizea, adipozitoak murgilduta dituena.
  • Zelulak: adipozitoak ditu, gantza metatzen duten esfera-formako zelula handiak.
  • Funtzioak:
    1. Energia-erreserba.
    2. Bero-isolamendua.
    3. Organoen babes mekanikoa.

Kartilago-ehuna

  • Matrizea: solidoa eta elastikoa.
  • Zelulak: kondrozitoak (helduak).
  • Funtzioak:
    1. Euskarria ematen du (adibidez, belarriak eta sudurra).
    2. Artikulazioen babesa (marruskadura ekidinez).

Hezur-ehuna

  • Matrizea: sendoa eta zurruna, mineralez osatua.
  • Zelulak: osteozitoak eta osteoklastoak.
  • Motak:
    1. Hezur-ehun trinkoa (osteonak ditu).
    2. Hezur-ehun arola.
  • Funtzioak:
    1. Barne-euskarria.
    2. Organoak babesten ditu.
    3. Odol-zelulak sortzen ditu.
    4. Mugimendua ahalbidetzen du.
    5. Kaltzio eta fosforoaren metabolismoan laguntzen du.

Odol-ehuna

  • Matrizea: likidoa, plasma.
  • Zelulak: odol-zelulak:
    1. Globulu gorriak / hematieak / eritrozitoak (oxigenoa garraiatzen dute).
    2. Globulu zuriak / leukozitoak (linfozitoak, neutrofiloak, etab.) (babes-funtzioa).
    3. Plaketak (koagulazioan parte hartzen dute).
  • Funtzioak:
    1. Babes-funtzioa.
    2. Garraio-funtzioa.

Entradas relacionadas: