Giza Ugalketa eta Garapena: Prozesu Biologikoak eta Osasuna
Clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,31 KB
Ezaugarri nagusiak
- Sexu bakoitzak gametoak sortzen ditu.
- Ernalketa barnekoa da.
- Bibiparoak gara.
- Dimorfismo sexuala dugu.
Ugalketa-prozesua
Prozesuaren faseak honakoak dira: gametogenesia, ernalketa, enbrioiaren garapena eta erditzea. Garapena zelula kopurua handitzean eta zelulak heltzean datza.
Nerabezaroa
Sexu-hormonen ekoizpenaren ondorioz gertatzen da:
Aldaketa fisikoak
- Neskak: Ugatzak garatu eta hilerokoa hasi.
- Mutilak: Ahotsa loditu eta ilea gorputzean atera.
- Biak: Aknea, gorputzaren forma aldaketa, ilea galtzarbeetan eta pubisean, gorputz-usaina eta sexu-organoen heltzea.
Aldaketa psikologikoak eta sozialak
- Humore aldaketak eta independentzia beharra.
- Jokabide oldarkorragoa eta sexu-grina.
- Garaiezina sentitzea.
- Lagun-taldearen babesa eta gizarte-talde bateko kide izateko beharra.
Gametoak
Zelula sexual espezializatuak dira, gurasoen informazio genetikoa ondorengoei transmititzeko.
Espermatozoidea
- Burua: Nukleoa eta akrosoma ditu (aitaren informazio hereditarioa).
- Lepoa: Mitokondriak ditu, energia emateko.
- Isatsa: Mugimendurako.
Obulua
- Nukleoloa: Amaren informazio hereditarioa.
- Zitoplasma: Erreserba-substantziak ditu.
- Mintz plasmatikoa eta peluzidoa: Babeserako.
- Koroa erradiatua: Zelula folikularrez osatua.
Gametogenesia
Espermatogenesia
Barrabiletako tubulu seminiferoetan gertatzen da. Pubertaroan hasten da eta bizi osoan zehar irauten du, hormonen (LH, FSH, testosterona) eraginez.
Obojenesia
Obulutegietan gertatzen da. Jaio aurretik hasten da, haurtzaroan eten eta pubertarotik aurrera hilero errepikatzen da menopausiara arte.
Hilerokoa eta Zikloak
- Obulutegi-zikloa: Hipofisiak LH eta FSH hormonak jariatzen ditu, folikuluen hazkundea eta obulazioa eraginez.
- Umetoki-zikloa: Endometrioa loditu egiten da estrogeno eta progesteronaren eraginez. Ernalketarik ez badago, endometrioa degradatu egiten da.
Ernalketa eta Haurdunaldia
Ernalketaren ondoren zigotoa sortzen da, enbrioi bihurtu eta umetoki-paretean ezartzen da.
- Lehen hiruhilekoa: Organoen eraketa (fetua) eta bihotz-taupadak.
- Bigarren hiruhilekoa: Hazkunde azkarra, mugimenduak eta sexua bereiz daiteke.
- Hirugarren hiruhilekoa: Organoen heltzea eta erdirako prestaketa.
Sexu-transmisiozko Infekzioak (STI)
- Bakterioak: Sifilia, gonorrea, klamidiasia (antibiotikoekin tratagarriak).
- Birusak: Herpes genitala, Giza Papiloma Birusa (GPB), hepatitisa eta hiesa (txertaketa bidez prebenitu).
Ugalketa Lagundua
- Intseminazio artifiziala: Esperma zuzenean umetokiaren barruan sartzen da.
- In vitro ernalketa (IVF): Obuluak eta espermatozoideak laborategian elkartzen dira eta enbrioia umetoki barruan txertatzen da.