Giza Zentzumen Kimikoak: Dastamena, Usaimena eta Ukimena

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Dastamen-Sistema

Definizioa

Dastamen-Sistema zapore-sentsazioa jasotzen duen sistema da. Funtsean, zentzumen kimikoa da.

Funtzionamendua

Mingaina, laringea eta faringea dira dastamen-errezeptoreak edo dastamen-botoiak. Botoi hauek mingain-papiletan daude. Dastamen-errezeptoreek jaso ditzaketen ezaugarriak honako hauek dira:

  • Mikatza
  • Garratza
  • Gozoa
  • Gazia

Garapena

Jaioberriak aski garaturik du zentzumen hori, dastamen-papilak jada funtzionamenduan zituelako amaren uteroan. Gozoa nahiago du. Laugarren hilabete aldera zapore gaziak onartzen hasten dira, eta hau usaimenarekin loturik dago bizitzan zehar.

Arazoak

Honako hauek sortu ahal dira:

  • Hipoageusia: Dastamen-sentikortasunaren urritzea.
  • Ageusia: Dastamen-sentikortasunik eza.
  • Parageusia: Dastamenaren interpretazio akatsa.

Usaimen-Sistema

Definizioa

Usaimen-Sistema objektuen, pertsonen eta gure inguruan dauden gauzen usainak jasotzen ditu, beren mailekin ere. Zentzumen kimikoa da. Jaso daitezke usain ezberdinen ezaugarriak eta aldaketa kuantitatiboak.

Funtzionamendua

Sudur-hobiak substantzia aromatiko guztiak usain-erraboilera bideratzen dituzten sarbideak dira. Usaimenaren errezeptore-zelulak sudur-hobien sabaian dagoen usain-mukosa (pituitarioan) daude. Handik, usaimen-nerbioen bidez, usainak usain-erraboilera iristen dira, eta hori da garunean dagokion lekura informazioa bidaltzen duena.

Garapena

Jaioberriak usaimen zorrotza du, usain atseginak eta desatseginak bereizten ditu. Orientazioa eta zaletasuna usain ezagunekiko. Garapen handiena hiru urtetan izaten du, eta bere pertzepzio-garapena dastamenaren garapenarekin loturik doa.

Arazoak

Arazo garrantzitsuena sentikortasunik eza da. Zentzumen-errezeptorearen urritasunaren ondorioz, usaimen-gaitasunaren zati bat edo erabat galtzea gerta daiteke.

Ukimen-Sistema

Definizioa

Ukimena objektuen nolakotasun ukigarriei buruzko informazioa ematen duen zentzumena da. Erreakzio-organoa larruazala da.

Funtzionamendua

Larruazala hiru geruzatan banatzen da: dermisa, epidermisa eta hipodermisa. Zelula-errezeptore nagusiak hauek izango dira:

  • Paciniren korpuskuluak: Presioa (objektuen gogortasuna eta pisua) neurtzen dute.
  • Meissnerren korpuskuluak: Objektuen forma eta neurria hautematen dute.
  • Nerbio-bukaera libreak: Minaren errezeptore dira.
  • Ruffiniren korpuskuluak: Beroarekin loturiko tenperatura-aldaketak hautematen ditu.
  • Krauseren korpuskuluak: Hotz-sentsazioa hautematen dute.

Garapena

Umeak jaiotzaren une beretik ukimen-sentsazioa du, eta sentikortasun hau areagotu egingo da bizitzako lehen hilabeteetan. Aho inguruan egindako marruskadurari erantzuten dio.

Ukimena garrantzitsua da haur eta helduen arteko harremanetarako. Lehenengo urtearen amaieran, haurrek ezagutu dezakete objektua eskuarekin aztertze hutsarekin.

0-3 urteko haurrek ustekabean formak beren eskuez aztertzeko joera dute.

Ukimen-Pertzeptzioa

Ukimenaren erabilpen aktibo eta esploratzailea.

Entradas relacionadas: