Gizakiaren ikuspegi filosofikoak: Descartes, Marx eta Bioetika

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

Zer da gizakia Descartesen arabera?

XVII. mendean, autokontzientzia eta mekanizismoa izan ziren ardatz nagusiak. Descartesek gizakiari jainkoari baino garrantzi handiagoa eman zion abiapuntu gisa.

Substantzia duala

Gizakia res cogitans da, hau da, pentsatzen duen substantzia bat. Hala ere, res extensa (hedadura) ere badago gugan; gorputza, azken finean. Descartesen arabera, gorputza mekanikoki mugitzen da. Puntu horretan sortzen da gatazka:

  • Introspekzioaren ikuspegitik: Gizakia nia da, res cogitans; pentsatzen duen substantzia.
  • Behaketa zientifikoaren ikuspegitik: Gizakia res extensa da; materiazko substantzia.

Guruin pineala

Marxen teoria: Gizakiaren alienazioa

Lana da gizakiaren ezaugarri bereizgarria, bizitzeko bitartekoak bere eskuekin ekoizteko ahalmen gisa ulertuta.

Ekonomia-alienazioa

Alienazioak gizakiak bere baitako zerbait garrantzitsua galtzea esan nahi du, norberaren buruarekiko arrotz bihurtuz. Langilea bi modutan geratzen da alienaturik ekoizpen-sistema kapitalistan:

  • Produktua: Gizakiak bere energia, irudimena eta indarra produktuetan jartzen ditu. Kapitalismoan, ordea, produktua ez da langilearena, produkzio-baliabideen jabearena baizik. Gizakia hutsik geratzen da.
  • Lan-indarra: Langileak bere lan egiteko indarra saltzen dio jabeari soldata baten truke. Horrela, langilea gauza edo salgai bihurtzen da, eta horrek gizakiaren askatasuna ukatzen du.

Klase sozialak

Bi klase sozial sortzen dira: zapaltzaileak (produkzio-baliabideen jabeak) eta zapalduak (langileak). Marxen ardura humanismo erradikala da: filosofiak langileen askapena lortzeko bidea planteatzen du.

Bioetika

Etikaren arlo hau zientzia, osasuna, ugalketa, elikadura eta ingurumenaren arloetan teknika aplikatzean sortzen diren auzietan erabiltzen da.

Eutanasia

Heriotza ona esan nahi du. Helburua gaixo baten sufrimendu jasangaitzak edo bizitza bitarteko artifizialekin luzatzea ekiditea da. Eutanasia gaixo baten baimenarekin edo baimenik gabe egin daiteke.

Entradas relacionadas: