Gizarte

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

klaseen gizarte berria= politika eta industria iraultzak direla bide, antzinako erregimeneko estamentuzko gizartea bertan behera geratu zen, eta klaseen gizarte berria ezarri zen. pertsonak merituen eta lanaren bidez bereizten ziren, eta horiek aberastasunaren bitartez neurtzen ziren. gizarte berri horretan, burgesia talde agintaria zen, eta langileak, menpekoak. nobleziak pribilegioak galdu zituzten, baina aginte apur bat zuen oraindik, dirudunen klase berrian sartu zenez gero jabetzei eta kargu diplomatikoei eta militarrei eske, batez ere, hegoaldeko eta ekialdeko europan. nekazarien taldeak ugariena izaten jarraitu zuen.

klase  agintari berria: burgesia= burgesia gizarte talde gorakorra izan zen. aginte politikoa eskuratu eta jarduera ekonomikoei esker aberastu zen; elite kultural eta intelektuala osatu zuen, erdiko mailako eta unibertsitateko ikasketak egin zituztelako; eta beren ideologia bultzatu zuen, lanaren balioan, norberaren arrakastan, familiaren mirespenean eta tratu findunetan oinarritua.Goi burgesia: barruan, euren jabetzetatik bizi ziren errentadunak, industria gizon handiak eta merkatariak, eta negozio gizonak zeuden.horietako askok bizimodu aristokratikoa zuten, eta, noblezia tituluak erosiz, nobleen taldean sartu nahi izan zuten.erdiko burgesia: estatuko funtzionarioek eta profesional liberalek osatzen zuten, besteak beste, abokatuek, medikuek, ingeniariek eta irakasleek.behe burgesia: merkatari txikiak eta eskulangileak sartzen ziren; herriko taldeetatik jabetzak izateagatik bereizten ziren; baina bi taldeen bizi maila antzekoa izan zen.

menpeko klase berria: proletarioak= proletarioek gizarte talde berria sortu zuten, eta industrietako soldatapeko langileek osatzen zuten. kideak hirietara emigratu zuten nekazariak eta industria mekanizazioaren eraginez txirotutako eskulangileak ziren.-/ industriako langileen lan baldintzak penagarriak ziren. egunean 14-16 ordu bitartean lan egiten zuten; fabriketako osasun baldintzak makurrak ziren, zarata eta kutsadura zirela bide; makinek erritmo gogorra ezartzen zuten, diziplina zorrotz baten menpe eta gaixotasun, istripu, kaleratze edo erretiroen aurrean ez zegoen segurtasunik. soldatak txikiat ziren eta gazte azten ziren lanean.-/langileen bizimodua penagarria zen. fabriken ondoko auzoetan ezarri ziren. bertan ez zeuden higiene eta osasun baldintza minimoak eta ez zeuden prestatuta hainbeste pertsona hartzeko. alkoholismoa, prostituzioa eta familia bizitza hondamen ugaria izan zen

Entradas relacionadas: