Gizarte Segurantzako Prestazioak eta Kotizazioak: Gida Osoa
Clasificado en Derecho
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,66 KB
Ezintasun Iraunkorraren Mailak
- Ezintasun Iraunkor Partziala: Lana egiteko gaitasuna %33 baino gehiago murriztuta. Kalte-ordaina behin jasotzen da: oinarri arautzailearen 24 hilabeteri dagokionaren baliokidea.
- Ezintasun Iraunkor Osoa: Oinarri arautzailearen %55 jasotzen da; %75era igo daiteke langileak 55 urte baino gehiago baditu eta langabezian badago.
- Ezintasun Iraunkor Absolutua: Langileak %100eko bizi osorako pentsioa jasotzen du.
- Baliaezintasun Handia: Prestazio oinarri arautzailearen %100, gehi osagarri bat (gutxieneko kotizazio oinarriaren %45 gehi langilearen azken kotizazio oinarriaren %30). Bizi osorako pentsioa da.
Amatasun Prestazioa
Afiliatua izatea eta guraso egoeran egotea eskatzen da. Kotizazio baldintzak:
- 21 urtetik behera: Ez da kotizazio aldirik eskatzen.
- 21-26 urte: Baja aurreko 7 urteetan 90 egun, edo 180 egun ibilbide osoan.
- 26 urtetik gora: Baja aurreko 7 urteetan 180 egun, edo 360 egun ibilbide osoan.
Iraupena: Erditzean 6 aste amak hartzen ditu; 7. astetik 16. astera ama edo aitak har dezakete. Haur bat baino gehiago izanez gero, epea luzatzen da. Oinarri arautzailearen %75 jasotzen da.
Baja eta Bestelako Prestazioak
- Aldi Baterako Ezintasuna (ABE): Lehen 3 egunetan ez da ezer jasotzen, 4-20 egunetan %60, eta 21. egunetik aurrera %75.
- Lan Istripuak: Baja hartu eta hurrengo egunetik amaierara arte %75.
- Haurdunaldi Arriskua: %75.
- Heriotza Sorospena: 45,10 €.
- Alarguntasun Pentsioa: Bizi arteko pentsioa (%52 edo %70).
- Zurztasuna: %20 (bi gurasoak hil badira, %52; ezin da %100 gainditu).
- Senideen Aldeko Sorospena: 3. mailara arteko senideentzat %20.
- Langabezia Prestazioa: Lehen 6 hilabeteetan %70, 7. hilabetetik aurrera %60.
Kotizazio Oinarriak eta Kalkuluak
Oinarrizko kontzeptuak:
- KAKO: Oinarri arautzailea (O.S + S.O + S.K.O + Aparteko pagak).
- KPKO: KAKO + Aparteko orduak.
- PFEZaren oinarria: OS + SO + SKO (dietak eta lokomozioa kenduta) + Aparteko orduak.
Kotizazio tasak:
- Kontingentzia arruntak: %4,70.
- Lanbide Heziketa: %0,10.
- Egiturazkoak: %2,00.
- Aparteko orduak: %4,40.
- Kontratu mugagabea: %1,55.
- Kontratu mugatua: %1,60.