Gizarte-zientzien metodoa eta filosofiaren sorrera

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Gizarte-zientzien metodoa

Gizarte-zientzien aztergaiak lotura berezia ezartzen du ezagutzaren subjektuaren eta gaiaren artean: subjektua ere aztergaiaren zati da. Bi tradiziotako erantzunak sortu dira nagusiki: tradizio enpiriko-analitikoa eta hermeneutikoa. Lehenengo tradizioak zientziaren batasuna du helburu. Hermeneutikaren arabera, berriz, gizarte-zientziek status berezia dute, eta, beraz, beren metodologia izan behar dute. Gizarte-zientziek bi eratako teknikak dituzte: kuantitatiboak eta kualitatiboak.

Filosofiaren sorrera historikoa: Mythos eta Logos

Mendebaldeko filosofia Grezian sortu zen, Mileton, K.a. VI. mendean. Eguneroko gertakariak azaltzeko modua aldatu egin zen, eta aldaketa horrekin lotu ohi da filosofiaren hasiera: mitotik logoserako igarotzea, alegia.

Mythos eta Logos kontzeptuak

Mythos eta logos hitz grekoak dira, eta "hitza" esan nahi dute:

  • Mythos: Alegiazko kontakizunekin du zerikusia; kosmosaren sorrera eta erregulartasuna azaltzeko gizakiaz gaindiko indarrez baliatzen dira.
  • Logos: Egia bilatzeko tresna bilakatu zen, bai eta eztabaida eta deliberamendu publiko eta irekia egiteko tresna ere.

Zergatik Grezian?

Filosofia Grezian sortu zeneko arrazoi nagusiak hauek dira:

  1. Merkataritza-hedakundea: Aberastasuna, mentalitate irekia eta ikerketarako bulkada ekarri zituen.
  2. Ekialde Hurbilekiko kontaktua: Pertsiatik (aritmetika eta astronomia) eta Egiptotik (geometria) asko ikasi zuten.
  3. Demokraziaren ezarpena: Esklabutzaren instituzionalizazioak aisia ekarri zuen, jarduera politikoa eta hausnarketa filosofikoa erraztuz.
  4. Liburu sakratuen gabezia: Apez-kasta indartsurik ez zegoenez, pentsatzeko eta adierazteko askatasun handia izan zuten, zentsurarik gabe.

Mitoen izaera

Mitoak antzinako garaietan gertaturiko kontaketa fabulosoak dira, errealitatea azaltzen saiatzeko. Mitoa kolektiboki sortu da, fedean oinarritu da eta ahozko tradizio bidez hedatzen da. Irudimenezkoa, ez-kritikoa eta nahierakoa da. Mitoetan antropomorfizazioa gertatzen da: gizakien arteko erlazioak unibertsoari aplikatzen zaizkio.

Entradas relacionadas: