Gizartearen Egitura: Ekoizpen Modua eta Gainegiturak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en con un tamaño de 2,16 KB

Gizartearen egitura: Ekoizpen modua

Gizarte batek existitzeko behar dituen ondasunak ekoizteko beharrezkoak diren elementuen multzoa da.

Azpiegitura ekonomikoa

  • Ekoizpen indarrak: Ekoizteko tresnak eta lan indarra.
  • Ekoizpen harremanak: Ekoizpen prozesuan sortzen diren loturak.

Gainegitura juridiko-politikoa

Legeak, erakundeak eta botere politikoaren formak biltzen ditu.

Gainegitura ideologikoa

Kulturaren forma ideologikoetan (erlijioa, filosofia...) jasotako sineskera, ohitura eta ideiak.


Egitura ekonomikoa (Oinarria)

Ekoizpen indarrak

  • Eraldatu beharreko materia: Gordina ala lehengaia.
  • Lan indarra: Langilearen jarduera eta lan gaitasuna.
  • Lan egiteko baliabideak: Tresnak, makinak, etab.

Ekoizpen harremanak

  • Teknikoak: Ekoizpen prozesuan bertan ezartzen direnak.
  • Sozialak: Ekoizpen bitartekoen jabetzaren arabera ezartzen direnak:
    • Lankidetza harremanak: Denak dira ekoizpen bitartekoen jabe.
    • Zapalkuntza (menderakuntza) harremanak: Batzuk dira jabe (zapaltzaileak) eta besteak ez (zapalduak).

Oharra: Ekoizpen indarren eta harremanen arteko aurkakotasunak dira historiaren motorea eta gizarte iraultzaren eragile.

Gainegitura juridiko-politikoa

  • Arau, lege, erakunde eta botere politikoaren formak dira.
  • Ekoizpen egiturak baldintzatzen ditu eta hiritarren jarduera kontrolatzen dute.
  • Estatuaren funtzioa: Klase menderatzaileek klase menderatuak kontrolatzeko erabiltzen dituzten tresnak dira (errepresio eta alienazio agenteak).

Gainegitura ideologikoa

  • Ideologia: Kontzientzia faltsua. Sistema filosofiko, politiko, juridiko eta erlijiosoak errealitateari buruzko ilusioak dira.
  • Ideologiak errealitatearen irudi faltsua emateaz gain, hura justifikatu egiten du.
  • Ekoizpen moduaren legitimitatea babesten du, errealitate soziala mozorrotuz.

Entradas relacionadas: