Globalizazioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Globalozazioa munduko ekonomien arteko mendekotasuneta integrazio handiagoa lortzeko prozesua da. Ekonomiaren globalizazioak 5 ezaugarri ditu:

  • Nazioarteko finantza fluxuen hazkunde esponentziala. Atzerriko kapital inbertsio zuzenak ere areagotu egin dira. Burtsak dira globalizazioaren ekonomigune nagusiak.
  • Nazioarteko merkataritzaren hazkunde handia.
  • Kapitalaren nazioarteko mugimenduek enpresen kontzentrazioa bultzatu dute, enpresen artekjo fusioak sortu dira, lehiakorragoak izateko.
  • Enpresa multinazional handiak izan dira globalizazioaren eragile nagusietako bat. Enpresa horiek nazioartean garrantzi handia dute bai eta baliabide ugari ere, eraginb handia dute gobernuetan nahiz nazioarteko ekonomia erakundeetan.
  • Ekoizpena beste modu batean antolatu da. Enpresek ekoizpenaren fase bakoitza haien ustez egokiena den mundukoi eremuan egiten dute. Deslokalizazioa ekoizpena hainbat lurraldeetan banatzekio prozesua da. Globalizazioa ekonomiaren erabateko aldaketa baino zerbait gehiago da. Komunikabideek izandako hobekuntzen ondorioz, bizi estiloak, ohiturak eta gizarte harremanak gero eta antzekoagoak dira. Integrazio ekonomikoko, soziokulturaleko eta politikoko prosezu bat da, eta prosezu horrek berekin dakar herrialdeak munduko gainerako herrialdeetara zabaltzea.
Globalizazioaren faktoreak: 
  • Globalizazioa gertatzeko ezinbesteakoak izan dira informazioaren gizartearen sorrera ekarri duten aldaketak. Komunikazioaren teknologia berriak: informatika, internet, telekomunikazioak...
  • Funtsezkoa izan da garraioak hobetzea eta merkatzea, salgaien eta pertsonen fluxuak errazten baititu.
  • Gobernuek liberalizazio politikoak abian jartzeari esker gertatu da globalizazioa. Gobernuek finantza merkatuak liberalizatu dituzte eta kapitalak sartzea eta irtetea erraztu du. Gobernuen hitzarmenak egin dituzte muga zergak eta salgaien eta zerbitzuen inportazioari jartzen zitzaizkion beste oztopo batzuk kentzeko.
  • 1989.Urtetik aurrera bloke komunista erortzeak ere eragina izan du. Salbuespen gutxi batzuk izan ezik (Kuba, Ipar Korea), herrialde guztiek mundu merkatu bakar bat osatzen dute gaur egun. 

Entradas relacionadas: