Globalizazioa: ezaugarriak, faktoreak eta ondorioak
Clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,26 KB
Globalizazioa: definizioa
Globalizazioa munduko ekonomien arteko mendekotasun eta integrazio handiagoa lortzeko prozesua da. Ekonomiaren globalizazioak 5 ezaugarri ditu:
Globalizazioaren ezaugarriak
- Nazioarteko finantza-fluxuen hazkunde esponentziala. Atzerriko kapital inbertsio zuzenak ere areagotu egin dira. Burtsak dira globalizazioaren ekonomi-gune nagusiak.
- Nazioarteko merkataritzaren hazkunde handia.
- Kapitalaren nazioarteko mugimenduek enpresen kontzentrazioa bultzatu dute; enpresen arteko fusioak sortu dira, lehiakorragoak izateko.
- Enpresa multinazional handiak izan dira globalizazioaren eragile nagusietako bat. Enpresa horiek nazioartean garrantzi handia eta baliabide ugari dituzte; gobernuetan eta nazioarteko erakunde ekonomikoetan eragin handia dute.
- Ekoizpena beste modu batean antolatu da. Enpresek ekoizpenaren fase bakoitza haien ustez egokiena den munduko eremuan egiten dute. Deslokalizazioa ekoizpena hainbat lurraldeetan banatzeko prozesua da. Globalizazioa ekonomiaren erabateko aldaketa baino zerbait gehiago da. Komunikabideek izandako hobekuntzen ondorioz, bizi-estiloak, ohiturak eta gizarte-harremanak gero eta antzekoagoak dira. Globalizazioa integrazio ekonomiko, soziokultural eta politikoaren prozesu bat da, eta prozesu horrek berekin dakar herrialdeak munduko gainerako herrialdeetara zabaltzea.
Globalizazioaren faktoreak
- Globalizazioa gertatzeko ezinbestekoak izan dira informazioaren gizartearen sorrera ekarri duten aldaketak. Komunikazioaren teknologia berriak: informatika, internet, telekomunikazioak...
- Garraioen hobekuntza eta merkataritza-prozesuen aurrerabideak funtsezkoak izan dira, salgai eta pertsonen fluxuak errazteagatik.
- Gobernuen liberalizazio-politikek ere eragin handia izan dute: finantza-merkatuak liberalizatu dituzte eta kapitalaren sarrera eta irteera erraztu dituzte. Gobernuen arteko hitzarmenek muga-zergak eta salgaien eta zerbitzuen inportazioari jartzen zitzaizkion bestelako oztopoak kentzen lagundu dute.
- 1989tik aurrera bloke komunista erortzeak ere eragin handia izan du. Salbuespen gutxi batzuk izan ezik (Kuba, Ipar Korea), gaur egun herrialde gehienek mundu merkatu bakar bat osatzen dute.