Globalizazioaren ondorioak: alde onak eta txarrak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,8 KB
Ondasun materialen, ez-materialen eta giza ondasunen etengabeko fluxuek aldaketa sakonak eragin dituzte ekonomian, gizartean eta kulturan. Aldaketa horietako batzuk aurrerabide positibotzat eta ohiz kanpokotzat hartzen dira gizarteen garapenerako (bereziki globalizazioaren eragiletzat hartzen diren herrialdeetan). Baina, beste alde batetik, alde txarrak daude, bereziki periferiako herrialdeei edo gizarte-maila kaltetuenei eragiten dietenak.
Garapena: gizarte batek biztanleriaren beharrak etengabe asetzeko duen ahalmena.
Ondorio positiboak
- Merkataritzaren hazkundea: Globalizazioari esker hazi egin dira merkataritza-trukeak eta merkataritza librearen behin betiko nagusitasuna.
- Merkaturatzeko modu berriak: Banaketa eta merkaturatze-modu berriak garatu dira, erabiltzeko errazagoak; hala nola, gauzak internet bidez erostea.
- Deskokatzea: Multinazionalek beste herrialde batzuetan inbertitzeko abantailak dituzte, teknologia berrien bitartez etengabe konektatuta baitaude. Gastuak murrizten dituzte, soldatak eta zergak txikiagoak direlako, eta lanpostuak sortzen dituzte.
- Lan-munduko aldaketak: Globalizazioak lanpostu berriak sortzen laguntzen du (informatikaren arloan) eta telelana bezalako ereduak bultzatzen ditu.
- Berehalako informazioa: Teknologia berriei esker, informazioa oso azkar igortzen da planetako leku guztietara.
- Kulturaren zabalkundea: Beste herri eta kulturak ezagutzeko aukera ematen du, jakintza aberastuz eta giza eskubideak hedatuz.
- Gizarte-balio onak: Ingurumenaren babesa eta garapen iraunkorra bezalako balioak globalizatu dira.
Ondorio negatiboak
- Desberdintasun ekonomikoak: Pertsonen eta estatuen arteko desberdintasunak handitzen dira. Munduko ekonomia guztiak elkarri loturik daudenez, atzeraldiak errazago kutsatzen dira.
- Truke desorekatua: Merkataritza harreman asimetrikoetan oinarritzen da, herrialde industrializatuen eta azpigaratuen artean.
- Informazioaren kontrola: Informazioa banaka batzuen eskuetan biltzeak pluraltasuna eragozten du. Komunikazio-talde handiek hedabideak kontrolatzen dituzte.
- Kulturaren uniformizazioa: Kultura batek beste baten ezaugarriak inposatzeak aniztasuna ahultzen du. Gaur egun, Mendebaldeko kultura nagusitzen ari da.
- Deskokatzearen alde txarrak: Herrialde garatuetan, fabrikak ixteak langabezia sortzen du eta soldatak murrizten dira.
- Gizarte-balio okerrak: Etnozentrismoa, indibidualismoa eta kontsumismoa susta daitezke. Gainera, zenbait taldek munduko ordena soziala indarkeriaz errefusatzen dute.