Gurutze ganga

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

INTRODUKZIOA

XII.mendearen erdian hasi zen garatzen eta XVI. menderaren hasiera arte iraungo du. XII.mendetik aurrera birpizkundea eta giza klase baten sorkundea ezagutuko du Europak: burgesia. Mundu erromanikoa nekazaritzakoa zen eta nobleziak eta kleroak boterea mantentzen zuten. Jainkoa epaile bezala ikusten zuten, ahalguztiduna eta errukigabea. "Egi errebelatuaren" aurrean, "arrazonamendua" agertuko da. Ezagutza berriak sortzen dira eta hauei esker, katedralak altxatuko dira. Erromanikoan eraikuntzarik inportanteenak monastegiak izan ziren, Gotikoan eraikuntzarik inportanteena katedrala izango da. Katedrala hiritar gutztiak lotzen dituen lokarria izango da. Gotikoari mina interesatzen zaio, sufrimendua: horrexegatik Jainkoa minduta errepresentatuko da, errukibera. Ama Birjinarekin eta Santuekin gauza bera gertatuko da. Artea errealistago eta naturalistagoa izango da. Gotikoarekin batera europar pentsamendu modernoa hasten da: liberala, kritikoa eta indibidualista. Gotiko terminoa errenazentistek erabili zuten, mesprezuz, gotikoa eta bastaia sinonimoak baitziren. Estilo Gotikoa horrela eboluzionatzen da: 

-XII. menderaren bukaeran gotiko zistertarra monastegian sortu zen elementu arkitektoniko berriak erabiltzen hasi ziren.

-XIII. eta XIV. Mendeak: etaparik inportanteena da(mendebaldeko Europa osoan zabaltzen da estiloa.

-XV. eta XVI: mendearen hasiera: konplexuago egiten da.

-Arte gotikoaren bukaera Errenazimenduarekin lotzen da.

ARKITEKTURA

ELEMENTU ARKITEKTONIKOAK:Arku zorrotza: Gotikoak arku zorrotza erabiliko du Erdipuntukoak baino abaintaila gehiago baitditu: seguruago da, presioak alboetara bideratzen dituzte eta lirainagoa da.

Gurutze ganga: Bi arku zorrotzek eratuta. Hauek mozten dira eta gangen nerbioak eratzen dituzte. Arku hauek gangaren pisua hartzen dute eta lau puntu konkretuetara eramaten dute. Materiala pisu gutxikoa izaten denez, ganga arinagoa da. Eraikuntza altuago egiten dute. Berehala sortu ziren berritasunak eta gangaren trazeria aldatuko da: gurutze-ganga sexpartita, ganga izartsua, terzeletaduna, palma-ganga... Gangaren presio bertikal eta alboko presioetan banatzen da. Presio bertikalak barrualdean pilareek hartzen dituzte eta alboko presioak arbotanteek hartzen dituzte eta kanpoko kontrahormetara eramaten dituzte.

Pilareak: edifizoaren barrualdean gangaren pisua pilareek hartzen dute. Erromanikoaren bilakaera jarraitzen du: badu gune zentrala eta honi lotzen zaizkio zuteabe txikiak. Gangaren nerbioak, biderkatzen diren neurrian, pilareak konplikatuko dira eta zutabeak meheagoak egingo dira, baketoi bihurtuz.

Entradas relacionadas: