Gutun eredua
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,66 KB
Ingeniaritzako ikasgela hau aukeratu dugu, unibertsitateko ohiko eredua delako: ikasleak ilaretan, aurrera begira, eta irakaslea protagonista. Honek erakusten du ikasleek rol pasiboagoa hartzen dutela.
Ikasgela honetan boterea irakaslearen esku dago, berak erabakitzen duelako zer, nola eta noiz irakatsi, eta ikasleek jarraitu egin behar dute; horregatik, rol pasiboagoa hartzen dute. Gainera, antolaketa bera (ilaretan eta isilik) kontrolarekin lotuta dago.
Bestalde, arrakalak ere badaude: generoarena, mutil gehiago daudelako; klasearena, baliabide eta kapital kultural handiagoa dutenek abantaila dutelako; eta hizkuntzarena, ingelesez emateak ez dielako guztiei aukera berdina ematen.
4
Ikasgela honek irakaskuntza eredua erakusten du. Kasu honetan, ikasleak taldeka ari dira lanean, irakaslearekin elkarreraginean, eta dinamika parte-hartzaileak erabiltzen dira. Horrek erakusten du ikaskuntza ez dela soilik pasiboa, baizik eta kolaboratiboa eta aktiboa.
Ikasgela honetan botere harremanak ez dira hain hierarkikoak. Irakaslea ez da autoritate bakarra, baizik eta gidari edo laguntzaile moduan agertzen da, eta ikasleek protagonismo handiagoa dute. Eskolak rol sozialak ikasteko espazioak dira , eta kasu honetan rol horiek modu demokratikoagoan eraikitzen dira, parte-hartzea eta elkarlana sustatuz.
Genero-arrakala txikiagoa dela dirudi, ikasgelan mutilen eta nesken proportzioa antzekoa delako. Hala ere, horrek beste ikuspegi bat ere irekitzen du: magisteritza historikoki feminizatutako ikasketa da. Bestalde, naziotasuna ere kontuan hartu daiteke, klaseak euskaraz ematen direlako. Horrek abantaila ematen die euskaraz gaitasun handiagoa duten ikasleei, eta zailtasunak sor ditzake beste batzuentzat.
Bigarren solairuan dagoen larrialdi irteerako babes gunea aukeratu dugu, unibertsitateko espazio fisikoek ere botere harremanak eta desberdintasunak erakusten dituztelako. Espazio honek erakusten du nola antolatzen den segurtasuna eta nori zuzentzen zaion, eta bereziki aniztasun funtzionala duten pertsonentzat pentsatuta dago.
Espazio hau desgaitasunarekin lotutako arrakalarekin (aniztasun funtzionala) dago zuzenean erlazionatuta. Babes gunea beharrezkoa da mugikortasun urriko pertsonentzat, larrialdi batean ezin dutelako eskailerak erabili. Horrek erakusten du espazioak ez daudela pertsona guztientzat modu berean pentsatuta, eta kolektibo batzuek neurri bereziak behar dituztela.
Botere-harremanei dagokienez, unibertsitateak erabakitzen du nola diseinatzen diren espazioak eta zer neurri hartzen diren. Carbonellen (2001) ikuspegitik, instituzioek kontrola eta antolaketa ezartzen dituzte , eta kasu honetan segurtasunaren bidez egiten da. Aldi berean, espazio honek erakusten du nola instituzioak saiatu daitezkeen inklusiboagoak izaten, baina aldi berean desberdintasunak agerian uzten ditu.
Unibertsitateko ikasketa gune edo liburutegi hau aukeratu dugu, ikasleen egunerokoan oso presente dagoelako eta ikaskuntza espazio garrantzitsua delako. Espazio honek autonomia, kontzentrazioa eta banakako lana sustatzen ditu, eta aldi berean, isiltasuna eta arauak errespetatzea eskatzen du.
4-->
Espazio honetan botere harremanak modu sotilagoan agertzen dira. Ez dago irakasle baten presentzia zuzena, baina arauak eta antolaketa instituzionalak daude (isiltasuna, ordena, erabilera arauak). Carbonellen (2001) arabera eskolak kontrol soziala ere praktikara eramaten du , eta kasu honetan kontrol hori ez da zuzena, baizik eta barneratua: ikasleek beren burua kontrolatzen dute.
Arrakalei dagokienez, klase arrakala nabarmena izan daiteke. Ikasketa gune egokiak izatea ez da berdina ikasle guztientzat; batzuk etxean ez dute baldintza egokirik (espazioa, isiltasuna, baliabideak), eta horregatik unibertsitateko espazio hauek beharrezkoagoak dira haientzat. Hala ere, baliabide gehiago dituzten ikasleek aukera gehiago izan ditzakete (etxean espazio propioa, material gehiago…).
Gainera, lan gehiago egiten duenak emaitza hobeak izango dituela suposatzen da, baina ez dira kontuan hartzen abiapuntuko desberdintasunak.
5-->
Irakasleen gela hau aukeratu dugu, unibertsitateko ikasleok normalean sarbiderik ez dugun espazio bat delako. Horrek erakusten du unibertsitate barruan espazio guztiak ez direla guztiontzat berdinak. Espazio honek instituzioaren antolaketa eta barne funtzionamendua ulertzeko aukera ematen du.