Gutun formala

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 10 KB

¡Escribe tu texto aquí!

1. Erromatar Antzerkia:

Erromatar antzerkia K.A II. Mendean jaio zen Italiako hegoaldean, greziar antzerkiarekin harremanetan jartzearen ondorioz.

Antzerki lanean artean tragedia eta komedia bereizten dira. Arlo honetan Plauto eta Terezio izan ziren autorerik nagusienak:

Plauto: bere garaian benetako arrakasta izan zuen komediagile bakarra izan zen. Bera hil ondoren bere fama areagotu egn zen. Bere obra: "Captivi", "Miles glriosus"..

Terentzio: palliata generoa landu zuen; hala ere, ez zuen lortu Plautok izan zuen arrakasta. Bere obren helburua erromatar ikuslegoa hezitzea zen eta ez farre egitea. Bere obra: Andrina, Adelphone..


2.Poesia Epikoa:

Epikaren helburua erregeen eta buruzagien eginkizunak abestea zen.

Virgilio mantua inguruko herrixka batean jaio zen. Hasieran ikasitakoaren ondoren konturatu zenn erretorikako ikasketak ez zirela beretzat egokiak eta Napolesera joan zen. Bertan, gai ezerberdinak ikasi zituen. Hala ere, alderdi poetika landu zuen eta Bulkokia obra idatzi zuen. Ondoren Erromara itzuli zen eta talde literario batzuekin juntatu zen bere idea eta proiektu berdinekin eta han Georgika idatzi zuen.

Lukano kordobarra zen eta nahiz eta gazte hil zen arren hainbat obra idatzi zituen: Pharsalia. Bertan gudate zibilaren ekintzak kronologikoak narratzen ditu. Bere obretan, jainkoa baztertu eta bere tokian gizona jartzen du.


3. Latindar Historiografia:

Erromari eta bere gerrate inperialitei buruzko lehen berriak idazten hasi ziren. Erreakzio abertzale baten bidez eta helburu propagandistikoz.

Julio Zesar erroman jaio zen. Bere karrea politiko eta militarra harrigarria izan zen. Magistrada guztiak bete zituen, Galiak konkistatu eta azkenan aginte osoa bereganatu zuen. Bi obra: “De bello Gallico” herri ezberdinen izan zituen gatazkak narratzen ditu eta “De bello civil” gudate zibilaren gertakizunak kontatzen ditu.

Sulustio amiternan jaio zen. Poitiko bezela jardun zuen eta Zesarren lagun mina zen; karhu politiko batzuk bete zituen. Bi gutun idatzi zituen “Bellum Catiliane” eta “Bellum lugurthium”.

Tito Livio inperioaen garaian, zeharo aldatze da panorama politikoa. Augusturekin bat zetozen obrak idatzi zituen. “Ab Urbe Condita Libri”. Bere idatzietan, aberriarenganako maitasuna, armonia eta erlijio nabaritzen dira.

Tazito abokatu eta oradore trebea zen, hainbat kargu politiko okupatu zituen.  Bere obrak: “Agricola” eta “Germania”. Bere zintzotasuna eta objetibotasunak aipagarriak dira.


4. Prosa Klasikoa: Zizeron

Oratorioa: Zizeroni esker ezagutzen dugu lehen erromatar oradorea. Zizeronek, Apiok senatuaren aurrean diskursoa sutsu bat egin zuen erromatarrentzat kaltegarria zen paktu bat sina ez zezaten. Zizeron errepublikarren aldeko pertsona sutsua zen. Zizeroen obra diskurtsoetan eta lan erretorikoetan banatu ditzakegu.

Diskurtsoen barruan, politikoak eta judizialak. Haie helburua jendea hezi, unkitu eta konbenzitzea zen

Obra erretorikoetan, oradore bat nola konposatu azaltzen zuen.

Gutungintza: zizeronen gutunen bildumak epistolografia latindarren barnean toki garrantzitsuenetariko bat betetzen du. Lau hauetan sailkatzen dira:

Epistulae ad familiaris/ Epistulae ad atticum/ Epistulae ad quintum fratem/ Epistulae ad brutum.

Gutun hauei esker garai hartako datu ugari jaso dituzte: politika , soziala, erlijosoa..

Filosofia: Zizeron Rodasn filosofiako klaseak hartu zituen eta gutunak idazteaz gain, filosofiaz ere aritu zen. Elkarrizketa filosofikoak idazten zituen: “De re publica”, “De legibus” etb.


5. Poesia lirikoa:

Erromatar poesia lirikoa antzerkia eta epika ondo finkaturik zeudela jaio zen. K.A II. Mendea barne  arazoak jasaten hasi ziren (sozio- ekonomikoak) eta K.A II.Mende amaieran katuloren zirkulo literario sortzen da (katulo, lizino eta edituo) epigrama erotikoak lantzen dtuztelarik.

Katulo bere bizitza olerkian islatzen da, grimaz eta pasioz beteriko oleriak idatzi zituen. Veronan jaio eta Erroman ikasi zuen. Klodiaz maitemindu zen eta bera da bere olerki gehienen protagonista. 3 motako olerkiak: mitologikoak/ amodiozkoak/ lagun artekoak.

Horazio Venusen jaio zen eta erromatar literaturan poeta liriko garrantzitsuena da. Bere obrak “Epodo” eta “Odak” dira. Odetan erabiltzen dituen gaiak oso ezbedinak dira: eguneroko bizitza, sentimenduak… bere estiloan oreka, armonia eta perfekzioa aipagarriak dira.

Ovidio poemagintzan ean zuen bere bizi guztia. Genero ezberdinak landu zituen, bere obrak “amores” eta “trista” dira. Bere elegiak brillanteak, igeniosoak eta eleganteak dira baina oso superfizilak.


Entradas relacionadas: