HANNOVERKO VIKTORIA ETA BRITAINIA HANDIA XIX. MENDEAN

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

HANNOVERKO VIKTORIA

-Britainia Handiko erregina garrantzitsuena XIX. mendean? Viktoria I. na.
-Politika eta ekonomiaren bilakaera? Inoiz izandako lurralde hedapen handiena lortu zuen bai eta industria garapen indartsua ere. Monarkia parlamentarioa jarraitu zuen. Ekonomia ahalmena ez zen txikitu. Finantza-gune nagusia izaten jarraitu zuen bere moneta indartsuari eta Ingalaterrako Bankuari esker. Politikariek gai ekonomikoekiko interes handia zuten: hedapen inperialistak merkataritzarekin, finantzekin eta itsas bideean kontrolarekin lotura handia zuten.

IRLANDAREN AUZIA

-Zertan datza? Arazoa konponduta? Irlanda ingelesen mende zegoen. 1800an Irlanda eta Britainia Handia Erresuma Batuan bateratzen zituen Batasun agiria onartu zen. Irlandak etengabe egin zion aurka Erresuma Batuan sartzeari XIX. mendean, Irlandako nazionalismoak etengabe eman zituen arazoak. 1920ko hamarkadan uhartea banatzea hitzartu zen. Iparraldean gehiengoa protestantea zen eta Erresuma Batuari leial. Hegoaldean berriz, katolikoak eta independentzia lortu zuten.

LUDISMOA

-Langileek ehungintzan makina berriak? Langileek indarkeriaz erantzun zuten, makinei uko egiteko, beren lanpostuak kolokan jartzen zituztelako.
-Ludismoaren izena? Ned Ludd fikziozko pertsonaiari zor zaio izena eta sinadura hori agertzen zen protestetan eta paskinetan.
-Ludismoaren emaitza? Protesta horrekin langileek ez zuten beraien helburua lortu.

SINDIKATUAK

-Sindikalismoaren hasiera? Peterlooko sarraskia izan zen. Manchesterren 100.000 manifestari baino gehiago bildu ziren, ordenean eta bakean, artoaren legea atzera bota zezatela eskatzeko. Baina armadak langileak tirokatu zituen aurrez ohartarazi gabe.
-Britainia Handiko gobernuaren erabakia? Gobernuak langile elkarteak legeztatu zituen.
-Ondorengo ekintzak eta gobernu erantzuna? Langileen ekintzak gogortu zirenez parlamentuak lege berri bat onartu zuen langileen ekintzak murrizten zituena.

KARTISMOA

-Kartismo hitza eta zer eskubide? Langileek parlamentuari idatzitako eskutitzatik dator. Sufragio Unibertsala, diputatuen indefendentzia, zortzi orduko lanaldia eta pobreei buruzko legeak berraztertzea eskatzen zuten.
-Kartismo emaitza? Ez zuen bere erreibindikazioak ez zituen lortu.

Entradas relacionadas: