Haur Eskolak: Haurren Ikaskuntza Esanguratsua

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Ikaskuntza esanguratsua:

Haurrek modu esanguratsuan ikasteko aukera izan dezaten, Haur Eskolak haurraren bizitzan garrantzi handia eta zentzu afektiboa duten esperientziak eta jarduerak sustatu behar ditu. Hau da, ikasleek errealitateko edozein alderdiri buruz zer dakiten eta zer pentsatzen duten abiapuntu hartuta, hezitzaile-taldeak ikasleen interesekin eta beharrekin bat egingo duten ikaskuntza-egoerak proposatu beharko ditu, helburu eta erabilgarritasun argia dutela betiere. Labur esanda, Haur Eskolan esperientziak elkarrekin trukatzen dira, bizi eta gozatu egiten da, ikasi eta ulertu egiten dira, baldin, haiek, betiere, haurrentzat zentzua eta esanahia badute. Jolasa eta haurren jarduera; Haur Hezkuntzan, ekintza da garapen- eta ikaskuntza-prozesuaren ardatza eta eragile nagusia. Haurrek, pertsonekin eta objektuekin izaten dituzte harremanezko esperientzietan, haien ezaugarriak, nolakotasunak eta alde aurkitzen dituzte, bai eta haien artean dauden harremanak ere. Gero, elementu eta harreman horiek buruan irudikatzen dituzte. Horrela, ekintza eta esperimentazioa abiapuntu hartuta, haurrak bere nortasuna eta mundua eratzen du, eta ekintzarako eta interpretaziorako bere eskemak egiten ditu, zuzen edo ez hain zuzen.

Bakoitzaren esperientzia pertsonalak eta gaitasunak eta ekarpenak lantzen diren ekintzazko eta parte-hartzeko testuinguruetan, haurrak bere gaitasunetan duen konfiantza, jakin-mina eta ekimena garatzen ditu. Erabakiak hartzea eta jarduera autonomoa izatea ere sendotzen dute testuinguru horiek. Hezkuntza-etapa honetan, jolasak, ikasteko tresna pribilegiatua denez, jarduera nagusia izan behar di, eta hainbat egoera, bizipen, ezagutza eta gaitasun bateratzeko gai. Jolasak, bere aldaera guztietan jarduera atsegingarri eta berez motibatua denez, eremu aproposa sortzen du harrek beren ekiteko gaitasuna garatzeko, arriskuei aurre egitekoa indartzeko, eta jarduteko modu berriak bilatzeko, porrotaren edo akatsen beldurrik gabe. Ekintza bakoitzak eragiten duen asebetetzeak berriz egitera bultzatzen ditu haurrak ,eta horrek aukera ematen dio horretan parte hartzen duten eskema kognitiboak finkatzeko, bai eta mugimen-garapena eta gorputzaren kontrol gero eta handiagoa eta asebetegarriagoa lortzeko.

Bizikidetzarako tokia. Haur hezkuntzako ikastetxeak haurrari garapenerako esperientzia iturri ezin aberatsagoa ematen dio: beste haur batzuekin elkartzea. Eskolan sortzen diren harremanek, lankidetzak, gatazka txikiek eta berregokitzeek erraztu egiten dute haurren garapen intelektual, afektibo eta soziala. Prozesu horretan laguntzeko, era askotako taldekatzeak eskatzen dituzten jarduerak sustatu beharko dira: talde handiak talde txikik, binaka,… Arauek eta mugek, haurrei, beraiengandik zer espero den jakiten, eta zer egin behar duten eta zer ez, jakiten lagundu behar diete. Ikasgelako harreman-giroari segurtasuna ematen eta autonomia garatzen ere lagundu behar dute. Arau horiek argiak, malguak, egoerari egokituak, afektuzko giroan biziak eta gero eta bateratuagoak eta landuagoak izan behar dute. Eskolak, era berean, esperientziak bizitzeko eta bere buruaren irudi positiboa egitea ahalbidetuko dioten proposamenak egiteko aukerak eman behar dizkio haurrari, bere gaitasunetan konfiantza izanik, pertsona gai gisa eta ikasteko aukerak dituen ikasle gisa ikusteko eta aintzakotzat hartzeko bere burua. Hezitzaile-taldeak haurraren irakas- eta ikas-prozesuari lagundu egin behar dio, eta hura sendotu, eta aintzat hartu ahalegina egitea eta zailtasunak gainditzea, bai eta haurraren lorpenak ere.

Entradas relacionadas: