Haur-galtzaileen eta emakumeen eskubideak defendatzeko beharrezkoak diren neurriak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,99 KB

4. artikuluan elkartzeko eskubidea adierazten da, eta aginte betearazlearen esku sartzetik babesten da. Beraz, epaitzeko aginteak desegin beharko du elkartea ebazpen judizial arrazoitu baten bidez.

Epaileak hartutako erabakia ez da egokia. Alderdi politikoak EK 6. artikuluan arautzen dira eta horiek elkarteak dira, eta Zigor Kodeko 515. artikuluan adierazten da zein elkarte ez diren zilegiak, horien artean kokatzen dira izaera paramilitarra daukatenak. Ondorioz, legez kanpoko elkarte bat izango da Soriako alderdi politiko hau. Alderdian 6/2002 LOko 9. artikuluan aitortzen den barne demokraziarik ez dago, eta barne demokrazia da arazoa. Barne demokraziak 6/2002 LOak erameten gaitu 10.5 artikulura, beraz, kasua Auzitegi Goreneko Gela Bereziak ikusiko du, beraz, Soriako ohiko epaileak ez du eskumenik.

Gobernuak uste du alderdi politikoa defendatzeko? 6/2002 LOaren arabera, Auzitegi Goreneko Gela Berezian Gobernuak salaketa aurkez dezake. Baina epaileak bakarrik eten dezake alderdi politikoa. Alderdiak bere elkartzeko eskubidea defendatzeko 22.1 artikuluaren arabera defendatu dezake bere elkartzeko eskubidea; pertsonak ez direla berdinak, diru iturburu bera, ideologia antzekoa,... Ez dakiguna da Erregistroan sartuta dagoen edo ez, oraindik ez badago sartuta Gobernuak ez duenez bidezkotasunik, Ministerio Fiskalari adierazi beharko dio eta Minsiterio Fiskalak ez du aukerarik ezetz esateko.

Hirigintzaren inguruan onesten den. Ez da litekeena, lehenengo 92.2 artikuluan oinarrituta erreferendumerako deia Erregeak egingo du. Halaber, 149.1.32 artikuluaren arabera Estatuak eskumen esklusiboa du erreferendum bidezko herri-kontsultak egiteko baimenak emateko. Beraz, Estatu zentralaren eskumena izango da.

Valentzian bizi den emakume defendatzeko. Litekeena da alderdi politiko bat osatzea (3/2015 LO). Ezin dira aurkeztu alemanak Gorte Nagusietara, espainiarrak ez direnentzat gure Gorte nagusiak itxita daude. Espainiarrak baino ez baitira 23.artikuluan onarturiko eskubideen titularrak.

Entradas relacionadas: