Haur Hezkuntzako Helburuak, Metodologia eta Ebaluazioa

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Helburuak (LOE)

  • 1. Gorputza berea eta besteena ohartu eta ezagutu.
  • 2. Autonomia lortu gutxinaka.
  • 3. Ingurune fisiko, familiar eta soziala behatu eta ezagutu.
  • 4. Natura eta izaki bizidunekiko errespetua lortu.
  • 5. Afektuzko loturak (hezitzailarekin benetako harreman afektiboa).
  • 6. Arauak eta limiteak ikastea (ohitura izan behar, min fisikoari buruz gehienak).
  • 7. Partaidetza aktiboa.
  • 8. Komunikazioa garatu, hitzezko hizkuntza.

*Helburuak haurrenak dira, ez gureak; gure esku-hartzea laguntzea da, haiek nahi edo behar dutelako.

Helburuak (NFD)

  • 1. Pixkanaka haien gorputzaz eta besteenaz ohartu eta ezagutu, gorputzaren mugak ezagutuz.
  • 2. Beren oinarrizko beharrei erantzutean eta jardueretan autonomia gehiago lortzea.
  • 3. Beren inguru familiar, natural eta soziala behatu eta aktiboki aztertu.
  • 4. Izaki bizidun eta ingurunarekiko errespetua eta arretazko jarrerak garatu.
  • 5. Helduekin eta beste haurrekin afektuzko loturak ezarri, emozio eta sentimenduak adieraziz eta ulertuz.
  • 6. Pixkanaka bizikidetzaren eta gizarte-harremanen oinarrizko arauak ikastea, gatazkak modu egokian konpontzeko estrategiak garatuz.
  • 7. Haurrek ikasketa-prozesuetan aktiboki parte hartzea, konfiantza hartuz eta arriskuak hartzeko gaitasuna garatuz.
  • 8. Hitzezko hizkuntza menperatzea gutxinaka, komunikatzeko gaitasuna lortu.
  • 9. Komunikazio-trebetasunak garatu, hizkuntza, adierazpide eta irudikapenerako bide ezberdinetan.
  • 10. Laneko teknikak ikastea, ezagutza zientifiko, tekniko, historiko, humanistiko eta artistikoak, ekintzen eta jolasen bidez.

Metodologia

  1. Bere kabuz ikastea.
  2. Ikaskuntza esanguratsua (eguneko jarduerak).
  3. Jarduera globalizatuak.
  4. Aktibitatearen eta jolasaren printzipioa.
  5. Giro afektibo egokia.
  6. Pertsonalizazioa.
  7. Giro fisikoaren antolakuntza (materiala, espazioa, denbora: baliabide hezitzaileak).
  8. Hezitzaile-familien arteko harremana eta elkarlaguntza.

Ebaluazioa

  1. Ebaluazioa hezkuntzako esku-hartzea eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko tresna bat izanen da.
  2. Ebaluazioak funtsezko 2 dimentsio hartuko ditu kontuan:
    • a) Jarraitutako prozesuaren eta lortutako emaitzen balorazioa (epaitu gabe): Haurrak lortutako garapena, ikasketa-prozesu horretan.
    • b) Hezitzailearen esku-hartzea.
  3. Behaketa izanen da ebaluazioaren oinarrizko prozedura.

Entradas relacionadas: