Haurdunaldia, Jaiotza eta Laguntza Bidezko Ugalketa: Gida Osoa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,54 KB

Habiaratzea: Enbrioiaren ezarpena

Behin umetokira iritsita, enbrioia endometrioan sartuko da eta han ezarriko da.

Enbrioiari adar txiki batzuk aterako zaizkio, eta haren bilgarria umetokira atxikita geratuko da. Prozesu horri habiaratze esaten zaio.

Plazentazioa: Plazentaren garapena

Umetokian habiaratzean sortu diren adarkadurak garatuz joango dira, harik eta enbrioia elikatzeko organo berri bat sortzen den arte: plazenta.

Plazenta enbrioiari lotuta dago, soka baten antzeko egitura baten bidez; egitura horri zilbor-hestea deritzo, eta gaiak garraiatzeaz arduratzen da.

Jaiotza: Haurdunaldiaren amaiera

Bederatzi hilabete igaro ondoren, haurdunaldia amaitzen da. Jaiotza hiru fase nagusitan banatzen da:

Jaiotza-faseak

  • Dilatazio fasea

    Faserik luzeena da. Umetokiko paretaren bat-bateko uzkurdurekin hasten da. Uzkurdurek umekia umetokira iristerakoan bultzatzen dute, eta umetoki-lepoa zabaldu eta dilatatu egiten da. Presioa eginez, zaku amniotikoa urratu eta haren edukia kanpora irteten da. Horri urak botatzea deritzo.

  • Egozte fasea

    Hogeita hamar minutuko iraupena izan ohi du. Uzkurdurak gero eta luzeagoak dira eta umea kanporantz eramaten dute. Umea kanporantz irteten denean, medikuek zilbor-hestea moztuko dute, eta negar egingo dio umeari arnas aparatua aktibatzeko.

  • Plazenta botatzea

    Umetokia uzkurtzen hasiko da berriro. Uzkurdura horien ondorioz, plazenta umetoki-mukosatik askatu eta kanpora irteten da.

Haurdunaldiaren osasun-kontrola

Medikuek ekografiak egiten dituzte, umekiaren jarrera eta hazkunde-maila ikusteko. Ekografiak gorputzaren barrualdeko irudiak dira eta ultrasoinuen bidez lortzen dira.

Laguntza bidezko ugalketa

Ugalketa-arazoak dituzten bikoteei laguntzeko hainbat teknika daude:

Intseminazio artifiziala

Gizonari ateratako semena emakumearen bide genitaletan artifizialki sartzean datza.

FIVTE (In vitro ernalketa eta enbrioi transferentzia)

Laborategietan, obuluak espermatozoideez ernaltzean datza. Prozesuak hainbat urrats ditu:

  • Obuluak erauzteko prozesua

    Obuluak obulutegitik ateratzen dira.

  • Obuluak ernaltzea

    Aukeratutako obuluak semenaz ernaltzen dira.

  • Enbrioiak transferitzea

    Obuluak ernaldu zirenetik 48-72 ordu igarota, emaitza aztertu eta ernaldutako obuluetatik aurrera egiteko aukera gehien dutenak hautatzen dira.