Haurdunaldiaren 3. Hiruhilekoa eta Erditzearen Faseak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,15 KB

Haurdunaldiaren 3. Hiruhilekoa (29-40 aste)

  • 28. astetik aurrera: Leopold maniobrak, fetuaren kokapena eta posizioa zehazteko.
  • 32. astean: Ekografia, fetuaren garapena, kokapena eta likido amniotikoaren kopurua aztertzeko.
  • 32-34 aste: Analitika (hemograma eta koagulazioa). Oharra: Koagulazio-proben emaitzak egokiak badira, epidurala jar daiteke; bestela, odol-galera arriskua dela eta, ezin da erabili.
  • 36-38 aste: Baginako kultiboa (B estreptokokoa detektatzeko) eta 3. hiruhilekoko odol- eta gernu-analisiak.
  • 38-39 astetik aurrera: Kardiotokografia (fetuaren bihotz-taupadak eta uzkurdurak kontrolatzeko). Haurdunaldi arriskutsuetan, 28. astetik aurrera.
  • Amaieran: Amnioskopia, erditzea atzeratzen denean likido amniotikoaren egoera eta fetuaren heldutasuna aztertzeko.

Erditzearen Faseak

1. Fasea: Erditze-aurreko fasea

Intentsitate txikiko eta irregularreko uzkurdurak agertzen dira, hormonen igoeraren ondorioz. Egunak edo ordu batzuk iraun ditzake.

2. Fasea: Dilatazio edo amniorrexia fasea

Uzkurdurak erregular bihurtzen dira (20 minututik 5 minutura). Aurrekoak baino indartsuagoak eta mingarriagoak dira. 3-14 ordu artean iraun dezake. Umetokia eta pelbisa dilatazen dira eta zaku amniotikoa apurtzean likidoa kanporatzen da.

3. Fasea: Kanporaketa eta alumbramientoa

Fetua umetoki-lepotik eta baginatik kanporatzen da. Jaiotzean, zilbor-hestea mozten da (15-30 minutu). Ondoren, alumbramiento fasea dator: plazenta kanporatzen da, erditzearen ondorengo 15-30 minutuetan.

Kontzeptu Gakoak

  • Ekografia: Fetuaren hazkundea eta plazentaren anomaliak ebaluatzeko proba.
  • Amniozentesia: Fetuaren gaixotasun genetikoak detektatzeko proba inbaditzailea.
  • Preeklampsia: Haurdunaldian agertzen den hipertentsioarekin eta proteinuriarekin lotutako konplikazioa.
  • Puerperioa: Erditzearen ondoren emakumearen gorputza normaltasunera itzultzen den aldia.

Entradas relacionadas: