Haurdunaldiko, erditzeko eta postpartuko konplikazio nagusiak: gida osoa

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

Haurdunaldiko, erditzeko eta postpartuko konplikazio nagusiak

Haurdunaldian izan daitezkeen konplikazioak

Haurdunaldi ektopikoa: enbrioia umetokitik kanpo ezartzen denean gertatzen da, ohikoenez falopioren tronpetan. Abortua espontaneoki gertatzen ez bada, programatu egin behar da.

Mola hidatiforme: plazenta eta fetua batera hazten dira, bola itxurako masa bat sortuz. Kasu honetan abortua da irtenbide bakarra.

Abortua: espontaneoa (bat-batekoa), programatua (konplikazio baten ondorioz) edo elektiboa izan daiteke.

Hipertentsio arterial altua

Haurdunaldiak odol-presioa igo dezake. Kontrolatu behar da, erditze goiztiarra eragin baitezake.

Proteinuria

Gernuan proteinak agertzea. Funtzio renalaren arazoak eragin ditzake.

Preeklampsia

Hipertentsioa eta proteinuria konbinatzen direnean gertatzen da. Larria da. Tratatu gabe, eklampsia sor dezake, konbultsioak eta koma eraginez.

Diabetes gestazionala

Haurdunaldian agertzen da eta haurdunaldia amaitzean desagertu ohi da.

Arrisku-faktoreak

Gantz-dieta, erretzea eta sedentarismoa.

Infekzioak

Amaren eta fetuaren osasuna kaltetu dezakete.

Hiperemesis gravidikoa

Haurdunaldian gehiegizko botako larriak.

Konplikazio baskularrak

Odol-jarioak, varices (belakak), tronboak eta hemorroideak.

Erditzean izan daitezkeen konplikazioak

  • Haurdunaldi multiplea: fetu bat baino gehiago, konplikazio gehigarriekin.
  • Erditze goiztiarra: 37. astea baino lehen gertatzen dena.
  • Fetuaren kokapen anomaloa: fetua posizio desegokian dagoenean.
  • Fetuaren desproportzioa: fetua handiegia denean edo emakumearen kanala estua denean, zesarea egin beharra sor daiteke.
  • Fetuaren sufrimendua: oxigeno-fluxua jaisten edo eteten denean, edo umearen bihotz-maiztasuna aldatzen denean.
  • Plazentarekin arazoak: plazenta goizegi askatzea, plazenta kreta eta plazenta previa, plazenta-malformazioekin batera.
  • Zilbor-hestearekin arazoak: lepoan, besoetan edo hankatan biribiltzea, edo erditze-kanalean sartzea.
  • Erditze atzeratua edo oztopatua: erditzea luzatzen denean edo erditze-kanaletik irteera ezinezkoa denean. Lehen erditzean oxitozina erabil daiteke; bi kasuetan egoera hobetzen ez bada, zesarea egin.
  • Umearen traumatismoak: erditzean tresnengatik edo manipulazioengatik sortutako lesioak.
  • Emakumearen desgarroak: baginako muskuluen, ligamentuen edo organoren batenak, erditze prozesuagatik.
  • Odol-jarioak.

Postpartuan izan daitezkeen konplikazioak

Puerperioko sepsia: pelbisean sortutako infekzioak gorputz osora zabaltzen direnean. Konplikazio larrienetakoa da. Ohikoagoa da zesarea, erditze atzeratua edo zaurien infekzioa dagoenean.

Beste infekzio batzuk: zauriaren infekzioa, episiotomiarena, gernu-infekzioak, etab.

Mastitisa: bularrekin lotutako konplikazio nagusia. Inflamazioa eta mina sortzen ditu. Infekziosoa izan daiteke edo ez.

Odol-jarioak: erditze baginal baten ondoren 500 ml-tik gorako galera hematikoa, edo zesarea baten ondoren 1.000 ml-tik gorakoa. Erditze ondorengo odol-jarioa lehen 24 orduetan gertatzen bada, konplikazio larriena da.

Konplikazio baskularrak: trombosi superfiziala edo sakona, hemorroideak, varices.

Enboliak: heriotza-kausa izan daitezke. Mota desberdinak daude:

  • Gaseosoa: ez ohikoa; airea odol-zirkulazioan sartzearen ondorioz.
  • Likido amniotikoarena: likido amniotikoa odol-zirkulazioan sartzearen ondorioz.
  • Tronbotikoa: tronbo edo koagulo batek eragina.

Anestesiak eragindako konplikazioak: arritmiak, nerbio-sistemaren alterazioak, erreakzio toxikoak, alergiak (erditzean ere gertatzen direnak).

Postpartuko depresioa: konplikazio mediko ohikoa. Emakumeak ez du umea zaintzeko gai ikusten, sintomengatik eta funtzioengatik.

Entradas relacionadas: