Haurraren Garapen Psikoebolutiboa eta Hezkuntza Prozesua

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,25 KB

1. Sarrera: Hezkuntzaren Oinarriak

  • Hezkuntzak oinarrizko konpetentziak eskaini behar ditu haurrak modu integratuan gizarteratzeko.
  • Umearen garapen psikoebolutiboaren esparruak aztertu behar dira, ikuspegi globala izanik, garapen integrala bermatzeko.

2. Haurraren Garapen Psikoebolutiboaren Oinarrizko Ezaugarriak

  • Hezkuntza-prozesu guztiek umeen garapen-prozesuekin lotura dute.
  • Haurraren ezaugarri psikoebolutiboen ikuspegi globala izateak (esparru kognitiboa, motorra, afektiboa eta soziala) hezkuntza-interbentzio eraginkorra ahalbidetzen du.
  • Umeen ezaugarri psikoebolutiboak ezagutzeko alderdiak aztertu behar dira: garapenaren unea, premiak edo beharrak, estimulazioa eta arazo posibleak.

2.1. Garapena, Heldutasuna eta Ikaskuntza

Garapena: bizitzako aldaketen multzoa. Hizkuntzarekin, arretarekin eta memoriarekin loturiko gaitasunak martxan jartzen ditu.

Garapenaren Ezaugarriak

  • Aldaketa etengabe ordenatua.
  • Integratzailea: aldaketak elkarren menpe daude.
  • Inguruko faktoreek eta faktore genetikoek eragina dute.
  • Heldutasunaren eta ikaskuntzaren menpekoa da.
  • Bakoitzak ezaugarri propioak ditu.
  • Garapen maila altua = gaitasunen ugaritasuna (batzen, buruketak...).
  • Espezializaziorantz jotzen du.

Garapenean Eragina duten Faktoreak

  • Kanpokoak: elikadura, ohitura sozialak, familia, estimuluak...
  • Barnekoak: nerbio-sistemaren heldutasuna, berezko gaitasunak, segurtasuna, autoestimua, ikasteko grina...

Motibazioa: kanpokoa edo barnekoa izan daiteke.

Heldutasuna: norbanakoak bizitzako eboluzioan izandako aldaketak (biologiko eta fisikoak, nerbio-sistemaren baitan).

Ikaskuntza: norbanakoak inguruarekin duen elkarreragineko prozesua, jokabidea etengabe aldarazten duena. Kulturaren eta gizartearen ezagupen, balore eta gaitasun berriak barneratzen ditu.

2.2. Garapen Teoriak

Berdinen arteko desberdintasunak herentziagatik (genetika) eta inguruagatik sortzen dira.

Teoria Kontrajarriak

  • Innatistak / Genetistak: kanpoko ingurunea baztertu eta heldutasunean eta genetikan oinarritzen dira.
  • Anbientalistak / Soziokulturalak: inguruak giza garapenean eragiten duela defendatzen dute.
  • Interakzionistak: biak batzen dituena, inguruaren eta genetikaren elkarreragina. Psikologian eta hezkuntzan: konstruktibismoa.

Konstruktibismoa pentsaera konduktistaren (estimulu-erantzuna) eta innatistaren (umearen barnean zerbait aurreikusita dago) aurkakoa da.

2.2.1. Piaget (Konstruktibismo Kognitibista)

  • Ikaskuntza eraikuntza aktiboa eta bakarkako jarduera da.
  • Informazio eraikuntza egokia eskaini behar da, barneko eraikuntza aktiboa bultzatuz.
  • Aurretiazko ezaguerak edo eskemak berreraiki behar dira.
  • Prozesu anitzen bidez, aurrekoaren eta berriaren arteko loturak eginez ematen da.

2.2.2. Vygotski (Konstruktibismo Soziala)

  • Ikaskuntza testuinguru sozialaren elkarrekintzarekin bat eginda dago.
  • Giza elkarreragina garapenaren motorea da. Inguruaren eraginari eta hizkuntzaren agerpenari garrantzia ematen die.

Garapen Motak (Vygotski)

  1. Erreala: norbanakoak lortutako garapen-maila, bera bakarrik egiteko gai dena.
  2. Potentziala: oraindik eskuratu ez duena. Momentuz bera bakarrik egiteko gai ez dena.
  3. Garapen Hurbileko Zonaldea: aurreko bien arteko distantzia. Bera bakarrik egiteko gai ez dena, baina laguntzarekin bai.

3. Haurren Aldagai Kognitibo, Motor eta Afektibo-Sozialak

3.1. Garapen Kognitiboa (Piageten 4 Estadioak)

  1. Sentsoriomotorea (0-2 urte):
    • Mugimenduaren, hautemateen eta ingurunearen inguruko ekintzen bidezkoa.
    • Objektuen iraunkortasun-nozioaz konturatzen da; eskemak formalizatzen ditu.
  2. Adimen Eragile-Aurrekoa (2-7 urte):
    • Hizkuntza-adimena, buru-eskema, buru-irudikapen eta kontzeptu-sisteman oinarritzen da.
    • Egoerak imitazioaren, jolas sinbolikoaren zein marrazkien bidez gauzatzen ditu.
    • Hizkuntzaz jabetzen denez, ekintza posibleen ondorioak pentsatzeko gai da.
  3. Adimen Eragile-Konkretua (7-12 urte):
    • Egozentrismoa alboratu eta atzera bueltatzeko aukera (itzulgarritasuna).
    • Pentsamendu objektiboagoa; modu logikoan arrazoitzen du.
    • Eragiketa konkretuak egiten ditu; objektu konkretuen gainean.
    • Emaitzak aurreikusteko gaitasuna.
    • Sailkapenak, ezagupen zientifikoak eta hipotesiak, ondorioak... burutzeko gaitasuna.
    • Animismoa eta subjektibismoa alboratzen ditu.

    3 Operazio Kognitibo Logiko

    • Kontserbazioa: gauza biren arteko lotura ulertu.
    • Motak: antzekotasunen eta desberdintasunen araberako sailkapenak.
    • Harremanak: desberdintasunen araberako sailkapenak.
  4. Adimen Eragile-Formala (12 +):
    • Pentsamendua eta arrazoimena mailarik gorenean.
    • Pentsamendu formala edo deduktiboa garatzen du.
    • Gauza errealei zein irrealei buruzko hipotesiak egin eta arrazoitzen ditu.

3.2. Garapen Motorra (Paul Osterrieth-en Etapak)

  1. 0-15 hilabete.
  2. 1-3 urte.
  3. 3-6 urte.
  4. 6-9 urte: Naturaltasun motorra desagertu eta zehaztasuna agertu.
  5. 9-12 urte: Psikomotrizitatearen kontrola areagotu. Gorputz-eskema hedatuta.

3.3. Garapen Afektibo-Soziala

Eskolak, eskola-kideek, lagunek... garrantzia hartzen dute. Umea gizarteko izakia da.

Garapen Afektibo-Sozialaren Etapak

  1. Bakarkako jarduera.
  2. Jolas paraleloak (besteekin ere).
  3. Elkartze-jolasak.
  4. Laguntza eta kolaborazio fasea (6-7 urterekin hasi):
    • Lankidetza eta arauak onartu.
    • 8 urterekin familia albo batera utzi eta berdinen arteko menpekotasuna.
    • 10 urterekin sexu bakarreko lagun taldeak hasi.
    • 11-12 urterekin interes sexualak tarteko, talde mistoak hasi.

Momentu honetan euren bizitza afektiboa nahiko lasaia da. Berdinekin eta nagusiekin izandako harremanen bidez lortzen dituztenak:

  • Euren burua eta besteak ezagutzea.
  • Bulkadak kontrolatzea.
  • Elkarbizitza-arauak eta sistemak ezagutzea.

Arlo pertsonalean, umeak bere nortasuna bilatzen du, berdinen taldean zein helduekin. Honek autoestimua eta autoebaluazioa eraikitzeko balio du. Talde-harremanak garrantzitsuak dira, talde-arauak ikasi eta onartzeko.

4. Garapenaren Eragina Hezkuntza eta Irakaste Prozesuan

Haurren garapenerako, eboluziorako eta aldaketetarako baldintzak:

  1. Umeak heldutasun maila bat (motore eta kognitiboa) bereganatuta izatea.
  2. Interakzioak haurra dagoen puntutik hastea. Ikaskuntza etengabeko ekintza da.
  3. Motibatuta egotea.

4.1. Hezkuntza Prozesuan Ematen Diren Inplikazioak

  • Mugimen-gaitasuna eta espazio-denbora garatu beharra.
  • Errealitatearen behaketa bultzatu.
  • Pentsamendu hausnartzailea eta kritikoa landu.
  • Ikasleen iritziak eta ideia sortzaileak sustatu.
  • Harreman pertsonalak landu (jolas, elkarrizketa eta lan kooperatiboen bidez).
  • Oinarrizko konpetentziak etengabe eta koherentziaz jasotzea bultzatu.

Hezkuntzaren Eskuhartzearen Oinarrizko Printzipioak

  1. Jarduera edo ekintza aproposak proposatzea:
    • Hezitzailearen lana etapa bakoitzaren ezaugarriak garatzea denez, esperientzia egokiak eskaini behar dira.
    • Asimilazioaren eta finkapenaren artean oreka lortu, hortaz ikasleen aurre-ezagupenak ezagutu behar dira.
    • Informazioa gehiegizkoa bada, urduritasuna eta frustrazioa sortu eta garapenak poliki aurreratuko du; informazio berriak pixkanaka barneratzen dira eta hauen finkapena ezin da derrigortu.
  2. Garapen Hurbileko Eremua:
    • Ikaslearen gaitasunen baino pixka bat gorago egon behar du.
    • Eremu berri horren hurbiltasunak berezko motibazioa bultzatzen du.
    • Taldearen eztabaidetarako giro eta egoera aproposa egon behar da.
  3. Hezkuntza-Ikaskuntza Aktiboa:
    • Ikasleen jardueretatik atera behar da soluzioa edo erantzuna.
  4. Gaitasunak Bereganatzea:
    • Zenbatu, sailkatu, hitzak deszifratu, objektuak eraiki eta erabili...

4.2. Irakaste-Ikaste Prozesuan Ematen Diren Inplikazioak

4.2.1. Alderdi Kognitiboa

Plano kognitiboan, ekintza hezitzailearen helburua autonomia moral, sozial eta intelektual maila gorena bultzatzea da, eta ekintzak eta beraien antolamendua barneratzeko gaitasunak bultzatzea irudikapenari eta hizkuntzari esker. Hezitzailearen zeregina, ikaslearen maila ezagutuz eta horietatik abiatuz, esperientziak erabiliz (ezagutzen transmisio hutsean geratu gabe) gaitasun maila berriak suspertzea da.

4.2.2. Alderdi Soziala eta Afektiboa

Eskolan, ikasleen baitan, erlazio sozial ugariak ematen dira: irakasle-ikasle, ikasle-ikasle, familia-ikasle... Sozializazioan eta indibidualizazioan ere heziketak parte hartzen du:

  • Harreman afektiboetan.
  • Gizarte mailako egoeretan parte hartzeko gaitasunetan.
  • Trebetasun sozialak lantzerakoan.
  • Rol sexualak bereganatzerakoan.
  • Identitate propioa eta autokontzeptua garatzerakoan.

4.2.3. Mugimen-Alderdiak

Irakaslearen lana: ikaslea dituen aukera motore, adierazpen-aukera eta aukera ludikoen jabe izatea, eta gorputzaren kontzientzia eta bere zaintza eta garapen orekatua sustatzea.

5. Ondorioak

6. Bibliografia

  • 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta EAEn ezartzen duena.
  • Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (2004). Desarrollo psicológico y educación. 1 Psicología Evolutiva. Madrid: Alianza Psicología.
  • Piaget, J. (1991). Psicología y Pedagogía. Barcelona: Ariel.
  • Vigotsky, L.S. (1979). El desarrollo de los procesos psicológicos superiores. Barcelona: Crítica.

Entradas relacionadas: