Haurren garapen emozionala eta atxikimendua
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,54 KB
Oinarrizko emozioak
Poza
Poza: Plazer-egoera edo estimulu goxoak.
- Irribarre fisiologikoa, irribarre soziala, gorputz-mugimenduak.
- Arrakasta lortzea, trebetasun berriak, erronkei aurre egitea, ekintzak jarraitzea, gauza berriak ikasteko gaitasunak, frustrazioa onartzea, harreman berriak izatea edo daukadana iraunkorra izatea.
Nazka
Nazka: Egoera desatseginak, janari ezezaguna, ezohiko usainak, egoera txarretan dauden janariak, hondakinak ikustea edo usaintzea, sexu-jokabide ezegokiak, animalia batzuk, gorputz-iraitzkinak.
- Bihotz-taupadak bizkortzea, sudurra uzkurtzea, goiko ezpaina altxatzea, goragalea, arbuioa.
- Biziraupena bermatzea, nazka eragiten duten gertaeretatik aldentzea, osasuna sustatzea, gizartean onargarriak ez diren jokabideak errefusatzea, higiene-azturak sustatzea.
René Spitz eta haurraren garapena
1935ean, haurraren garapena ikertzen hasi zen, eta behaketa zuzenaren bidez garapen-ezaugarri desberdinak ikusi zituen. Spitzen ekarpen aipagarrienak bi gai hauen inguruko ikerketak dira: 1. Amaren eragina eta 2. Gabezia afektiboak haurrengan.
Bere teoriaren arabera, haurra hiru fasetatik pasatzen da:
- Indiferentzia fasea (1-2 hilabete): Lehenengo antolatzailea agertzen da: irribarrea objekturekiko erlazio fisiologikoa da. Oinarrizko beharrak asetuta baditu lasai egoten da; aldiz, ez badira asetzen, tentsioan egoten da.
- Ikusminaren fasea (3-8 hilabete): Edozein pertsonarekin irribarre egiten du, baina fasearen amaieran selektiboa bihurtzen da eta pertzepzioarekin bere gertuko pertsonekin bakarrik egiten du irribarre. Bigarren antolatzailea agertzen da: pertsona ezezagunekiko larritasuna.
- Erlazioaren fasea (8-18 hilabete): Afektibitatea bilatzen du, hirugarren antolatzailea agertzen da: eza. Amak ezetz esaten dio eta umeak ere ezetz esaten du (frustrazioa).
Atxikimendua
Haurtzaroan esanguratsuak diren pertsonekin eraikitzen den harreman-lotura da:
Baldintzagabea / Multifuntzionala / Eskuragarria / Gertukoa / Moldagarria / Bidezkoa / Desinteresatua / Intimoa / Atsengarria / Bizitzaren babeslea / Ongizatearen sustatzailea.
Atxikimendu motak
- Atxikimendu segurua: %65-70
- Atxikimendu anbibalentea: %10-15
- Saiheste-atxikimendua: %20
- Atxikimendu nahasia