Herritar Kontzeptuaren Jatorria eta Bilakaera

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Herritar Kontzeptuaren Jatorria

Herritar kontzeptuaren jatorria: DEFINIZIOA

Hiztegian, herritar hitzak definizio hau du: “Antzinako hirietako edo gaur egungo estatuetako biztanlea, eskubide politikoak dituen subjektua”. Bi ezaugarri nagusi hauek ditu:

  • Herrialde bateko kidea da.
  • Hiriak edo estatuak babestu beharreko eskubideak ditu.

Herritar Greko-Latindar Antzinarokoan

Latinezko civis hitzak herritar esan nahi zuen eta civitas hitzak, hiria. Erromatar zuzenbidean, civis esaten zitzaien baldintza jakin batzuk betetzen zituzten komunitateko kideei; K.a. V. eta IV. mendeetako Grezia klasikoan, polites esaten zieten herritarrei.

Bai Grezian, bai Erroman, dirua izan edo ez, herritarrek hainbat eskubide eta betebehar zituzten, eta garrantzi handia ematen zioten hiria defendatzeko betebeharrari.

Herritarrak Greziako Demokrazian: Tradizio Politikoa

Antzinako Grezian, hiri bakoitza, polis bakoitza, estatu independente txiki bat zen, eta laguntza ekonomikorik gabe moldatzen saiatzen zen. Herritarrek hiru printzipio hauei jarraituz parte hartzen zuten Asanblean:

  • Isonomia: Legearen arabera berdinak izatea; herritar guztiek eskubide eta betebehar berak zituzten.
  • Isegoria: Hitz egiteko berdintasuna; herritar guztiek zuten Asanblean haien iritzia emateko eskubidea.
  • Koinonia: Ongi publikoa.

Herritarrak Antzinako Erroman: Tradizio Juridikoa

Antzinako Erroman, legeen eta erakundeen babes juridikoa zuten pertsonak ziren herritarrak. Erromaren historian, bi fase bereizten dira: Errepublika eta Inperioa. Errepublikan, herritarrek askatasun osoa zuten ordezkariak aukeratzeko. Inperioaren garaian, aldiz, politikan parte hartzeko eskubide gutxiago zuten herritarrek.

Antzinako Herritarren Mugak

Eredua baztertzailea zen, ez eredu irekia. Zenbait baldintza betetzen zituzten gizon helduak baino ez ziren herritarrak.

  • Norberaren komunitate politikoko herritarrak baino ez zituzten asketzat eta berdintzat hartzen, eta ez gizaki guztiak, gizakiak izateagatik.
  • Antzinaroan, politikan parte hartzeko eskubidea ematen zuen herritar izateak, baina norbanakoen eskubideek ez zuten behar adinako babesik.
Gaur Egungo Herritartasunaren Bi Sustraiak

Antzinako herritar kontzeptuaren bi alderdi ageri dira gaur egungo herritar-ereduan:

  • Eztabaidaren bidez politikan parte hartzea (greziar jatorriko alderdia). Errepublikanoarekin lotuta dago.
  • Pertsonen eskubideak legeen bidez babestea (erromatar jatorriko alderdia). Liberalekin lotuta dago.

Entradas relacionadas: