Hezkuntza Inklusiboa: Paradigmak, Bilakaera eta Erronkak
Clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,12 KB
Zergatik hitz egiten dugu Hezkuntza Inklusiboaz?
- Desgaitasunaren paradigma-aldaketa XXI. mendean.
- Hezkuntzaren paradigma-aldaketa: hezkuntza bereziaren bilakaera.
- Hezkuntzaren ikuskera soziala, diferentziaren balio soziala.
Hezkuntza praktikak gizartea eraldatzeko tresna
Hezkuntza-praktikek gizartea eraldatzeko bidea irekitzen dute, ikuspegi hauek aldatuz:
- Anormalak → Pertsonak
- Berariazko instituzioak → Denontzako zerbitzu sozialak
- Mehatxu diren pertsonak → Eskubidea duten pertsonak
- Hitz gabeko pertsonak → Iritzia duten pertsonak
Desgaitasunaren paradigma-aldaketa XXI. mendean
Desgaitasuna duen pertsonak bizi, jolastu, lan egin eta erlazionatzen diren testuinguruaren eta gaitasun pertsonalen interakzioaren funtzioa da.
Arazoa ez da ikasleen “defizientzia”, baizik eta ikaslearen funtzionamenduaren eta testuinguruaren arteko erlazioa (Wehmeyer). Gakoa testuinguru horretan beharrezkoak diren laguntzak (estrategiak eta balioak) identifikatzean datza, bere funtzionamendua, hezkuntza eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Hezkuntzaren bilakaera historikoa
Hezkuntza denbora luzean desberdintasunaren sinonimoa izan da, bakarrik batzuen pribilegioa. Gizarteak mekanismo desberdinak izan ditu zehazteko nortzuk ziren pribilegiatuak eta nortzuk ez:
- 80ko hamarkadaren erdialdetik 90eko hamarkadaren hasierara: hezkuntza bereziaren ideiaren kontra, baina inklusioaren mugimendua hasi.
- 1990 Jomtien (Tailandia): Denontzako Hezkuntzari buruzko Munduko Konferentzia.
- 1994 Salamankako Adierazpena.
- 1996 Delors-ek UNESCOren XXI. menderako hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordearen Txostena (Delors Txostena).
- 2000 Dakar Hezkuntzari buruzko Munduko Foroa: “Guztiontzako Hezkuntza: gure konpromiso komunak batzea”.
- 2006 Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenak efektu garrantzitsua izan zuen.
- 2008 Geneva: Nazioarteko Hezkuntza Konferentzia.
- 2015 Incheon-eko Adierazpena (Hego Korea) Hezkuntzari buruzko Foroa: “Hezkuntza Inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitza osoan ikasteko aukerak sustatzea pertsona guztientzat”.
Zer da Hezkuntza Inklusiboa?
Inklusioak esanahi bat du pertsona bakoitzarentzat, testuinguru sozial, politiko, ekonomiko eta abar kontuan hartuta kontzeptua modu desberdinetan uler daiteke.
- Inklusioa prozesu bat da, oztopoak identifikatzen eta ezabatzean jartzen du arreta.
- Ikasle guztien asistentzia, parte-hartzea eta errendimendua bilatzen ditu.
- Inklusioak arreta berezia jartzen du baztertuta izateko arriskuan edo errendimendu ezin hobea ez lortzeko arriskuan dauden ikasle taldeengan.
- Pertsonen arteko diferentziak onartzen eta errespetatzen ditu (aniztasun guztiak).
- Etengabe eboluzionatzen duen prozesu dinamikoa da.
- Ez da soilik hezkuntzaren esparrura mugatzen.
Inklusioaren identitate-ezaugarriak
- Aniztasunaren kontzeptu zabala.
- Eskola/gela-komunitatea da.
- Parte-hartzea bultzatu eta baztertze-prozesuak gutxitu.
- Inklusioa prozesu bat da.
- Diferentziak txalotu behar dira (ikasle guztien onarpena eta aberastasuna).
- Irakaskuntza inklusiboa hezkuntza berregituratzea da.
- Ikaskuntza inklusiboaren testuinguruak curriculum komuna eskatzen du.
- Gizarte inklusiboa: hezkuntza inklusiborako erronka.
INDEX (Hezkuntza Inklusiboa Ebaluatzeko eta Hobetzeko Gida)
Hezkuntza inklusiboa egiteko eta ulertzeko erreferentziazko dokumentua da.
“...eskola inklusiboetarantz aurreratzeko prozesuan hezkuntza-zentroei laguntzeko diseinatutako material-multzoa da, eta bertan, irakasleen, eskola-kontseiluaren, ikasleen, familiaren eta komunitatearen ikuspuntua kontuan hartzen da.”
Hezkuntza eredu desberdinak
Hezkuntza Berezia
Ume bereziak, laukiko iltzeak laukiko zuloetan, irakasle bereziak eta eskola bereziak.
Hezkuntza Arrunta
Ume arruntak, iltze borobilak zulo borobiletan, irakasle arruntak eta eskola arrunta.
Hezkuntza Integratzailea
Umea sisteman egokitzeko umea aldatu egin da. Sistemak ez du aldatzen.
Hezkuntza Inklusiboa
Umeak desberdinak dira guztiak, ume guztiak ikas dezakete. Umeen arabera egokitzeko sistema aldatu behar da, sistema malgua da.
Eskola inklusiboaren bilakaera-prozesua
- Ukapena (Bazterketa)
- Onarpena (Segregazioa)
- Ulertzea (Integrazioa, Hezkuntza Premia Bereziak)
- Ezagutza (Inklusioa)
Aniztasuna eta Inklusibitatearen Erronkak
Aniztasun motak:
- Kultural, sozio eta hizkuntza-aniztasuna.
- Genero-aniztasuna.
- Orientazio eta identitate sexualaren aniztasuna.
- Gaitasun, ikasteko estilo, interesen eta abarren aniztasuna.
Inklusibitatearen erronkak
- Curriculuma berriro pentsatu.
- Ikastetxearen eta ikasgelaren antolakuntza eta kultura berregituratzea.
Zer da normala izatea?
Guztiok BAKARRAK eta ERREPIKAEZINAK gara.