Hezkuntza Legeak: LOE eta LOMCEren Analisia

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

LOE (2006)

  • Eskolatze unibertsala: Gazte guztiak 16 urte arte eskolatuta izatea lortuz, helburu nagusia emaitzak hobetzea da: titulurik gabeko eta ikasketak goiz uzten dituzten gazteen kopurua gutxitzea.
  • Aukera berdintasuna: Behar duten ikasleei eta beren ikastetxeei laguntzea.
  • Hezkuntza komunitatea: Kide guztien kolaborazioa (familiek, irakasleek, ikastetxeek, administrazioak eta gizarteak zeresan handia dute).
  • Ekitatea: Ikasleak ikastetxeen artean (publikoak nahiz pribatuak) modu ekitatiboan banatzea.
  • Europako estandarrak: Europako hezkuntza sistemekin bat etortzea.

LOMCE (2013)

  • Lehiakortasuna: Herri baten hezkuntza maila eta nazioarteko lehiatzeko gaitasuna bat datoz.
  • Inplikazioa: Hezkuntza hobetzeko gizarte osoa inplikatu behar da.
  • Erronkak: Eskola uztea eta kalitate maila hobetzea.
  • Gaitasunak: Gaitasun kognitiboez gain, zeharkako gaitasunak (pentsamendu kritikoa, sormena, komunikazioa) eskuratu behar dira.
  • Homogeneotasuna: Espainiako hezkuntza sistema OCDEko batez bestekoa baino homogeneoagoa da, baina ikasle gutxik lortzen dute bikaintasuna.

Erreformaren helburuak

  • Ikasketak goiz uzten dituzten gazteen kopurua gutxitzea.
  • Eskola emaitzak hobetzea.
  • Ikasle gehiago bikaintasunera heltzea.
  • DBHko tituludun gehiago lortzea.
  • Lana eskuratzeko gaitasuna hobetzea.
  • Ikasleak lehiatsuago garatzea.

Erreformaren printzipioak

  • Ikastetxeen autonomia eta zuzendarien gestio gaitasuna.
  • Etapa amaierako kanpo ebaluazioak (errebalidak).
  • Hezkuntza eskaintza arrazionala.
  • Eskola ibilbide malguak.

Erreformaren eremu estrategikoak

  • IKTak
  • Eleaniztasuna
  • Lanbide Heziketa berritzea.

Didaktikaren izaera

Didaktika Hezkuntza Zientzien barnean kokatzen da eta gainerako diziplinekin elkartruke erlazioa mantentzen du.

  • Zientzia gisa: Irakaskuntza azaltzen edo ulertzen saiatzen delako.
  • Teknologia gisa: Irakaskuntza hobetzeko arauak eta orientabideak finkatzen dituelako eta praktikan erabakiak hartzen laguntzen duelako.
  • Diziplina sozial eta politiko gisa: Gizarte-eraldaketa bilatzen duelako.

Entradas relacionadas: