Hidroterapia Teknikak: Konpresak, Dutxak eta Kataplasmak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,97 KB

Hidroterapia Teknikak Estetikan

1. Konpresak eta Kataplasmak

1.1 Konpresak

Ur hotzez edo beroz bustitako oihalak edo mihiseak tratatu beharreko zonan jartzen dira, eta ur horrek gehigarriak izan ditzake.

  • Ur beroa (Ur b): (38°C/44°C). Analgesikoak izango dira, muskuluak lasaituko dituzte eta uretan disolbatutako substantziak barneratzen lagunduko dute. Ez dira inoiz aplikatuko arazo baskular periferikoak dituzten azaletan (telangiektasiak, barizeak, kuperosia, etab.). Lurrunaren ordez erabili daitezke aurpegian garbiketa bat egin baino lehen.
  • Ur hotza (Ur h): (10°C/20°C). Aplikazioa laburragoa izango da. Aplikazioaren ondorioz, hodi-uzkurdura gertatuko da. Erabilgarria da azal kongestionatuetan eta erauzte nahiz depilazioaren osteko hanturetan.

1.2 Kataplasmak

Aurrekoaren antzeko teknika da, baina bero aplikatzen dira beti, 60°C edo 70°C-an. Muskulu-kontrakturetarako eta erreuma-prozesuetarako erabiltzeaz gain, infektatutako zauriak eta abzesuak sendatzen lagun dezakete. Horretarako, NaCl gehitu behar da uretan. Gainera, zelulitisa tratatzeko lagungarriak izan daitezke.

2. Igurtziak eta Garbiketak

Ura azalean zuzenean aplikatzen da, eta esku biluziekin edo eskularru, belaki nahiz zuntz naturaleko ehun lantzeko oihal batekin egiten dira. Lokalak, orokorrak edo zona batekoak izan daitezke, eta beroak, hotzak nahiz txandakakoak.

Bi aplikazio ditu estetikan:

  • Masajea: Bizigarria da ur hotzarekin edo tenperatura txandakatuz eginez gero, eta lasaigarria ur mesotermala erabiltzen denean.
  • Eskularrua: Belakia edo ehun natural latza erabiltzen bada, baliagarria izan daiteke gorputza garbitzeko, eta azalean sortutako ileak agertzea eragozten lagunduko dute.

3. Isurpen/Presiorik Gabeko Zorrotadak

Hainbat tenperaturatan dagoen ura isurtzen da azalean, baina ur hotza sarriago aplikatzen da. Gehienez 3 edo 5 minutuz aplikatu behar da, eta masajea edo igurtze indartsua egingo da jarraian. Zutik, eserita, etzanda edo erdietzanda egon daitekeen bezeroari botatzen zaio ura.

Igurtzien antzeko ondorioak ditu, baina biziagoak dira. Ez da inolako hotz-sentsaziorik eragin behar bezeroarengan, eta zehaztasunez aztertu behar da ea tratatuko den azalak erreakzionatzeko behar den gaitasuna duen, aplikazioa mesedegarria izan dadin.

4. Estalkiak

Gorputz osoa edo zati bat oihal busti bero edo hotzekin inguratzen da, eta horien gainean tapaki lehorrak jartzen dira. Eratorri fitoterapeutikoak, peloideak, buztinak edo bestelako kosmetikoak aplika daitezke oihal horien azpian (jantzi estuak edo gorputz-hesgailu prestatuak izan daitezke).

Horrez gain, material iragazgaitzarekin bil daiteke multzo osoa, tapaki lehorrekin bildu beharrean, tenperatura hobeto gordetzeko, ura ez lurruntzeko eta substantziak errazago barneratzeko, baten bat aplikatu bada.

Aplikazio-teknika: Pertsona etzan egiten da, nahiz eta aplikazio partzial batzuetan eserita egon daitekeen beharrezkoa bada. Substantziak aplikatzen dira eta gero bustitako eta xukatutako oihalak eta arropak, aire-poltsak saihesteko. Horren ondoren, tapakiekin edo material iragazgaitzarekin estaliko da, lehenago adierazi den eran.

Tenperatura hotzak erabili badira (10°C-20°C), aplikatzeko denbora 30 minutukoa izan daiteke; tenperaturarik handienen propietateak eskuratu nahi badira, denbora gutxiago erabili behar da edo, hesgailuak edo oihalak berritu behar dira aldi-aldian. Dutxa epel laburrarekin bukatzen da eta, horren ostean, atseden bat hartzen da. Eragin tonikoa lortzeko, dutxa hotza hartu behar da.

5. Presiopeko Dutxak eta Zorrotadak

5.1 Dutxak

Presiopeko uren aplikazioak dira, tenperatura aldakorra da, eta zorrotada zirkularra da. Presioaren, hedapenaren, tenperaturaren eta formaren arabera bereizten dira.

  1. Presioa: Era askotarikoak daude: dutxa indargeak, ia presiorik gabekoak eta filiformeak. Tenperatura hotza, beroa edo bitermikoa izan daiteke.
  2. Hedapena:
    • Dutxa orokorrak: Gorputz osorako.
    • Partzialak: Gorputzeko atal jakin baterako.
    • Lokalak: Eremu zehatz baterako (oinzoletan arintzeko, dutxa abdominalak idorreria arintzeko, etab.).
    Estetikan interesgarrienak dutxa orokorrak dira, eta lokalak aurpegian edo teknika hori eskatzen duen tratamendupean dagoen azaleko zonaren batean aplikatzean.

5.2 Presiopeko Zorrotadak

Zulo bakarretik datorren ura aplikatzen da teknika honetan, eta presio zein tenperatura jakin batzuekin ematen da pertsonaren azalean.

  • Presioa: Indargea edo ia presiorik gabekoa izan daiteke, edota oso presio handikoa edo filiformea.
  • Tenperatura: Oso hotzak erabil daitezke (10°C baino baxuagoak), oso beroak ere (42°C-45°C) eta bi mutur horien artean, gradu eta forma guztietakoak izan daitezke (jarraitua, etena, txandakatua, etab.).
  • Denbora: Tenperaturaren arabera aldatzen da. Zenbat eta gorputzaren tenperaturatik gehiago aldendu tenperaturak, orduan eta laburragoak izan behar dute aplikazioek. 38°C-40°C bitarteko tenperatura hipertermala erabiltzen da, eta 3-10 minutuz iraun ohi du, kasu arruntetan.

5.3 Dutxa Horizontalak (Vichy Dutxa)

Hainbat buru dituen hodi-dispositibo batetik ateratzen da ura, eta zorrotada horien presioa, tenperatura eta norabidea hauta daiteke. Bezeroak ohatila batean etzaten dira, zorrotada horien azpian, eta masajea egiten zaie dutxa ematen zaien bitartean. Peloterapia, paralokatzak, parafinak edo bestelako landare-kosmetikoak eman dakizkieke, tratamenduak eskatzen duenaren arabera. Aukeratutako masajearen edo drainatzearen ondorioak gehituko zaizkie dutxaren eraginei, baita dutxa mota horrek eragindako erlaxazioa ere.

5.4 Jet Zorrotada

Uraren irteeratik 3 metrotara kokatzen da pertsona eta ura gorputzaren azalean perpendikularki aplikatzen da. Heldulekua agente batek kontrolatzen du tenperatura eta presio batekin. Tenperatura eta presio horiek helburu edo sentikortasunaren arabera izango dira (8-10 minutu).

Manantialeko ura erabiltzen da.

Kontraindikazioak:

  • Osteoporosia
  • Barize zonaldetan
  • Hezur hausturak
  • Larruazal atrofikoetan

5.5 Dutxa Eskoziarra

Dutxa bitermikoaren adibide bat da. Tenperatura hotzak eta beroak konbinatzen dituen dutxa arrunta da; beroek gehiago irauten dute beti. Entrenamendu baskularra eragin eta pertsonaren erreakzio-gaitasuna hobetzen du. Profesional batek egin behar du teknika hau. 12 minutu irauten du.

  • Beroa (b): 38°C-40°C (1-3 minutu)
  • Hotza (h): 20°C-25°C (15-60 segundo)

5.6 Dream Shower

Dutxa oso satisfaktorioak dira. Spa hoteletan erabiltzen dira, argi aldakorrak dituzte, intentsitate eta kolore desberdinetan. Lurruna eta esentzia barneratzaileak erabiltzen dira.

Entradas relacionadas: