Hiri Jasangarriak: Erronkak, Kutsadura eta Etorkizuneko Irtenbideak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Hiriak eta Ingurumen Erronkak

Kutsadura atmosferikoa

Hiriak berotze globalaren eragile nagusiak dira:

  • Hiriek karbono-dioxido isurketen % 75 sortzen dute (ibilgailu eta berogailuen erabileragatik).
  • Kutsadura atmosferikoak gaixotasun asko eragiten ditu, eta horien eraginez milioika pertsona hiltzen dira urtero munduan.

Trafikoa

Garraio-azpiegituretan inbertsio handiak egiten dira, baina arazo larriak daude:

  • Istripu ugari.
  • Energia-kontsumo oso handia.
  • Kutsadura atmosferiko eta akustiko maila altuak.

Baliabideen hornidura eta hondakinen kudeaketa

Baliabide ugari kontsumitzen dira eta hondakin asko sortzen dira. Askotan, hondakinak araztu gabe botatzen dira ibaietara edo itsasora, natura eta osasuna kaltetuz. Herrialde pobreetan, zabortegi ilegalak ohikoak dira.

Ghettoak

Ghettoak hiri-eremuaren gizarte-segregazioaren adierazle dira: auzune pobreak, normalean txabolez osatuak, oinarrizko zerbitzu barik (estolderia, argindarra, ur edangarria...). Bertan bizi direnek arazo larriei aurre egin behar diete: adikzioak, langabezia, eskola-porrota eta delinkuentzia.

NBE-ren 2030erako helburuak hiri jasangarrietarako

  • Etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu eskuragarriak bermatzea.
  • Garraio publiko seguru eta jasangarria sustatzea.
  • Natura eta kultura ondarea babestea.
  • Ingurumen-inpaktua murriztea.
  • Eraikin jasangarri eta erresistenteak eraikitzeko laguntza ekonomikoa.

Europar Batasunaren ekimena: Hiri Berdeen aldeko Akordioa

Helburua hirietako bizi-kalitatea hobetzea da, leku atseginagoak eta osasungarriagoak sortuz:

  • Ur eta aire garbiagoa ziurtatzea.
  • Berdegune gehiago sortzea.
  • Zarata murriztea.
  • Baliabideen kudeaketa eraginkorra.
  • Hondakinen tratamendu egokia.

Hiri Jasangarrietarako Irtenbideak

Kutsadura eta Trafikoa

  • Eraikin jasangarriak eraikitzea.
  • Tokiko merkataritza eta hiri-nekazaritza sustatzea.
  • Bizikletaren erabilera eta garraio publiko elektrikoa bultzatzea.

Baliabideen hornidura eta hondakinen kudeaketa

  • Ekonomia zirkularra sustatzea eta inguruko herriak zerbitzuz hornitzea.
  • Birziklapena eta uraren berrerabilera bultzatzea.
  • Energia berriztagarriak erabiltzea (adibidez, eguzki-panelak).
  • Eraikinen eta ondasunen berrerabilera.

Ghettoen hobekuntza

  • Berdeguneak eta liburutegiak bezalako espazio publikoak sortzea.
  • Auzoko mugikortasuna eta hiriko zentroarekiko komunikazioa hobetzea.
  • Zerbitzu publikoak, formakuntza eta lan-aukerak eskaintzea.
  • Ur-hornidura eta zabor-bilketa sistema publikoak ezartzea.

Entradas relacionadas: