Hiriaren Egitura eta Antolamendua
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,56 KB
Alde Zaharra
Hiriaren hasierari dagokion esparrua da. Etxe txikiak, kale estuak eta bihurriak ditu ezaugarri. XIX. mendeko hazkundearen ondorioz, hiriak hazi eta zabalguneak eraikitzeko, kasu gehienetan, alde zaharra inguratzen zuten harresiak bota zituzten eta horien ordez boulevarrak utzi zituzten, alde zaharra eta zabalgune berriaren artean. Gaur egun, alde zaharrak berritzeko prozesuan daude. Bertan, monumentuak, tabernak eta dendak daude, turistentzat hiriko toki erakargarriena delarik.
Zabalguneak
XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen herenaren artean hirietan sortuko den espazio berria da eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die. Beraz, burgesiaren ordena, higienea eta onura ekonomikoa (etxebizitzak eraikita, denden eta garraioen bidez lortuta) islatzen ditu.
CBD (Central Business District)
Hirietako erdigune historikoetan edo zabalgunetan kokatzen diren negozioetarako barruti nagusiak dira. Horietan kokatzen dira banketxeen eta enpresa garrantzitsuenen egoitza nagusiak, burtsa, etab.
Hiri Hierarkia
Hirien sailkapen bat da, neurri demografikoaren, eginkizun eta eragin-esparruaren hedaduraren arabera egiten dena. Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute eta hainbat kategoria bereizten dira: metropoliak, nazioko metropoliak, eskualde-metropoliak, bigarren mailako metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak edo herriak.
Metropoli Ingurua
Hiri garrantzitsuen inguruan sortzen den hiri aglomerazioa. Hiri nagusia eta inguruko hiri txikiagoek osatzen duten multzoa da, zerbitzuak konpartitzen dituzte. Metropoliak ez du muga zehatzik. Hiri nagusiak, gutxienez, 50.000 biztanle ditu eta metropoli inguru osoak, gutxienez, 200.000 biztanle.
Konurbazioa
Hiri aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta azkenean lotu egin direlako. Konurbazioko hiri bakoitzak independentziari eusten dio.
Pendulu Mugimenduak
Gaur egungo migrazio mota berezia da. Egunero herritarrek lanagatik (edo ikasketengatik) egiten dituzten joan-etorriak dira: etxetik lanera eta lanetik etxera. Pendulu-mugimenduen ondorio zuzena trafiko arazoak dira.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da. Plan orokorrak hiriaren garapena zenbait urtetarako proiektatzen du: inguru bakoitzeko lurra zertan erabiliko den (hiriko lurra, urbanizagarria edo urbanizaezina izango den…), eraikigarritasuna, eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamendua eta ingurumena babesteko neurriak eraikitzen ditu.