Hitzarturiko legea
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,99 KB
Maria Kristinaren gobernuak
Maria Kristinak lehen ministro izendatu zuen Francisco Cea Bermúndez. Haren garaian
Onartu zen Espainiaren gaur egungo banaketa. 1834an Francisco Martínez de la Rosak
Hartu zuen Cearen tokia. Liberalismoaren joera kontserbadoreena ordezkaria zen. 1834ko Errege Estatutua gutun aitortu bat zen (Martinez de la Rosak idatzia), eta ez zien
Aipamenik egiten ez nazioa subiranotasunari, ez oinarrizko eskubideei. Bi ganberak
Osatutako Gortea. Goi Ganbera, edo Handikien Estamentua, erreginak nobleen artetik,
Elizako hierarkiatik eta burges dirudunen artetik hautatutako pertsinek osatua zen. Behe
Ganbera, edo Prokuradoreen Estamentua, berriz, sufragio oso murritu baten bidez
Hautatutako kideek osatuta zegoen.
Errege Estatutuak liberalismo moderatuaren printzipioak bildu zituen. Liberalismo
Progresistak berriz, 1812ko Konstituzioa zuen oinarri. Politika ekonomian, moderatuak
Protekzionismoaren alde zeuden, eta progresistak, aldiz, truke askearen alde.
Erreginordea progresisten joerara hurbilduz joan zen, eta, 1835ean, Juan Álvarez
Mendizabal izendatu zuen gobernuburu. Mendizabalek hauteskunde legea berritu zuen,
Partaidetza sustatzeko xedez; gobernuak bere arduren kontuak Gorteei emateko
Betebeharra ezarri zuen; milizia berrantolatu zuen, eta probintzietako diputazioak finkatu
Zituen. Haren gobernuaren erabaki aipagarriena, desamortizazio prozesua abian jartzea
Izan zen.
Mendizabalen desamostizazioa 1836an jarri zen abian. Haren bidez:
-Ongasunaren egoera onbideratu
-Zor publikoa deuseztatu
-Landa ingurunean kapitalismoa garatu
-Lurjabeen klase bat sortu nahi zuen.
Hau dena, erregimen liberalari sendotasuna ematearren. Elizaren ondasunei eragin zion
Prozesu hark batik bat.
Erlijio komunitateak desegin zituzten, estatuak haien ondasunak konfiskatu, eta
Jendaurreko enkantera atera zituen. Karlistaldia finkatzeko diru premia zuenez, zegokien
Prezioaz azpitik saldu behar izan zituen.
1836an Mendizabalen ordez Francisco Javier Isturiz moderatua izendatu izanak
Progresisten protesta ergin zuen. La Granjako sarjentu matxinada antolatu zuten.
1812ko Konstituzioa zin egitera behartu zuten erreginordea. Gertaera haren ondoren,
Gobernu progresista eratu, eta Gorteetako hauteskundeak antolatu zituen. Gorte haiek
1837ko Konstituzioa idatzi zuten. Hauek ziren Konstituzio berriaren ezaugarri
Aipagarrienak:
-Nazio subiranotasunaren aitortza eta erregearen boterea mugatzea.
-Eskubide adierazpen zabala, inprimatze eta argitaratze eskubideak.
-Gorteek legegintza eskumena zuten eta bi ganberak osatuta zeuden: Diputatuen
Kongresua zegoen batetik, sufragio zentsitarioz aukeratua, eta Senatua, bestetik,
Erreginak aukeratutako zerga ordaintzaile handiek osatua.
-Estatu konfesional katolikoa ezartzen zuen, eta estatuak gurtza eta haren ministroak
Mantentzeko konpromisoa zuen.
Konstituzioa onartu ondoren, zenbait gobernu moderatu egon ziren agintean. 1840an,
Espartero jeneralak, progresisten buruak, ageriko liskarra (udalen legea: alkateak eta
Zinegotziak ezingo zituen herriak aukeratu, barne ministroak baizik) izan zuen
Erreginordearekin, eta, krisia konpontzearren, Gobernuko presidente izendatu zuen hark.
Esparterok, ordea, erregeordetza partekatzea eskatu zuen.