Hizkuntza maioritarioa

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

1.Zer da Europako Erreferentzi Marko Bateratua? Zein da bere helburua? Europako Erreferentzia Markoen helburu nagusia, profesionalen arteko komunikazio-langak Gainditzea da. Horretarako, era integratzailean azaltzen du hizkuntz ikasleek Zer egin behar duten komunikazioan hizkuntza erabiltzeko, eta, zein ezagutza Eta gaitasun garatu behar dituzten gai izan daitezen eraginkortasunez Jarduteko. Era berean, hizkuntzaren gaitasun-maila zehazten du, urrats Bakoitzean eta bizitza osoan zehar ere neurtzeko. Erreferentzi Markoa hizkuntza Arloko profesionalentzat prestatu da, eta hizkuntzen irakaskuntzaren eta Ikaskuntzaren helburuei eta metodologiari buruzko gogoeta sorraraztea du Helburua, eta baita curriculuma garatzeko, eta programak, azterketak eta Ebaluazio-irizpideak zehazteko oinarri bateratua eskaintzea ere. Honakoak Ahalbidetzen ditu, besteak beste: 1Europako Erreferentzi Markoa Europa osorako hizkuntz egitarauak, kurrikulu-orientazioak, Azterketak, testu-liburuak etab. Prestatzeko oinarri bateratua eskaintzea Hizkuntzan dihartuten profesionalei. 2Hizkuntza bat ikasten ari diren Ikasleek hizkuntza hori komunikazio-tresna gisa erabili ahal izateko zer ikasi Behar duten deskribatzea. 3Erreferentzi Markoak ikaskuntzaren aldi bakoitzean eta Bizitza osoan zehar ikasleak egiten dituen aurrerapenak neurtzeko Gaitasun-mailak ere definitzen ditu.

3.Zeintzuk dira Europako Erreferentzi Marko Bateratuak ezarritako erreferentzi mailak? Zer ekartzen dute? EEMB-k ezarritako erreferentzi mailak, ondorengoak Dira: 1Oinarrizko Erabiltzailea. Honetan, hizkuntzarekin hasten dira ikasleak dira. Maila honetan Bi azpi-talde ditu, lehenengoa, hasierakoa (A1), eta bigarrena, tartekoa (A2). 2Erabiltzaile Independientea. Hizkuntza menperatzen hasten dira, eta naturaltasun pixkat Hartzen joaten dira. Bigarren mailan, bi talde daude: atalasea (B1) eta Aurreratua (B2). 3Azkenengo mailan, erabiltzaile gaitua; trebetasun maila Nahiko handia da, eta edozein testuingurutan elkarreragina edukitzeko gauza Dira. Honetan, bi talde desberdintzen dira, alde batetik, gaitasun-operatibo Eraginkorra (C1);eta bestetik, Menderatze-maila (C2).


Entradas relacionadas: