Hizkuntzaren Corpusa eta Estatusa: Definizioa eta Garrantzia

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,32 KB

Hizkuntzaren Corpusa eta Estatusa

Hizkuntzaren corpusaren inguruan hitz egiten dugunean, hizkuntza berari eragiten dioten elementuez ari gara. Hau da, hizkuntza beraren inguruan hartutako erabakiak dira. Adibidez, gramatika, hiztegia edo hitzen ordena erabakitzean hizkuntzaren corpusaz ari gara. Eredu estandarraren garapena horren adibide argia da, hizkuntza berari eragiten baitio.

Corpusa zaintzearen onurak

Corpusa zaintzeak onura nabarmenak dakartza:

  • Prestigioa: Aldaera estandarrak prestigioa ematen dio hizkuntzari.
  • Kultura: Kultura-edukiak garatzeko bideak handitzen ditu.
  • Komunikazioa: Hiztunen arteko komunikazioa hobetzen du.
  • Terminologia: Erabilera-esparru askotan (kirolak, politika, informatika...) terminologia prestatzen eta egokitzen du.
  • Euskara Batua: Euskara batua eratu, mugatu eta arautzen da. Horri esker, hizkuntza arautu eta modernizatu egiten da.

Hizkuntzaren estatusa

Hizkuntzaren estatusa, ordea, hizkuntzaren erabilera soziolinguistikoarekin lotuta dago. Hau da, hizkuntza hori ofiziala den, zer prestigio duen, zein diren bere eskubideak, lege-babesa eta testuinguru bakoitzean erabili beharreko erregistroak.

Entradas relacionadas: